Artisautza azoka eta tailerrak asteburuan, Geltokin

Euskalerria Irratia 2023ko abe. 7a, 08:01

25 artisau baino gehiagok parte hartuko dute eta produktu azokaz gain, tailerrak eskainiko dituzte, adin guztientzat. Zuzeneko musika saioak eta ipuin kantaria ere egongo dira.

Asteburuan, abenduaren 8, 9 eta 10ean artisautza azoka antolatu du Geltokik. 25 artisau baino gehiagok parte hartuko dute eta adin guztietarako tailerrak, artisauek beraiek zuzenduta, zuzeneko musika saioak, eta ipuin kantaria antolatu dituzte. Ostiral eta larunbatean goizez zein arratsaldez (11:00-14:00 eta 17:00-21:00) egongo da zabalik azoka eta igandean eguerdiko 14:00ak arte.

Kontsumo kontziente eta arduratsuaren testuinguruan sortutako proposamena da, eta, Gabonen atarian, merkatuaren laugarren edizioak kontsumo frenetikoaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu; zenbat eta zer erosten dugun. Horretarako, tokiko artisauen 25 postu baino gehiago egongo dira, hainbat produktu erakusteko eta saltzeko: ehunezko artikuluak, dekorazio-elementuak, bitxiak, haurrentzako materialak, kosmetika naturala edo ilustrazioa.

Zehazki, Baku Barrikupel, Aziza Puch, Tres Pajaritas, Kapalilua, Agueda Goikoetxea, Mosstaza, Iker Pelegrin, Omapora, Haize eroa, Iparlur, Eskuz josita, Kurunkun, Ines Alba, Cueto Cucon,, Derua, Ama joyas, Traza espacio creativo, EsaJoya, Ur Gatza, Frida y punto, Julia Subiza, Herbaria, Amadenda eta Encueros Larrutan izango dira merkatuan parte hartuko duten artisau-markak.

Salmenta postuez gain tailerrak egongo dira. Ezti-kandelak sortzeko tailerra, serigrafia musuzapietan, estanpazioa edo Gabonetako apaingarriak sortzea buztin polimerikoarekin. Tailerretan izen emateko eta informazio guztia geltokiren webgunean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!