Udalak 1,6 milioi euroko kalte-ordaina eskatuko die Labriteko zaldaina konpontzeko proiektuaren arduradunei

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 16a, 14:35

Proiektuaren arduradunak eta eraikuntza enpresa "erantzule" egiten ditu. Zazpi urtez itxita egon da zaldaina eta konponketa lanen kostua ia milio batean gainditu du. 

Labriteko proiektua idatzi duen taldeari eta eraikuntza-enpresei 1,6 milioi erreklamatu dizkie Iruñeko Udalak Labriteko proiektua idatzi duen taldeari, Labriteko zaldainaren konponketan egindako akatsengatik. Carlos Salvador zinegotziak adierazi duenez, erreklamazio horrekin amaitzen da zaldainaren erantzukizuna eta akatsen zenbatekoa zehazteko prozedura. Hala azaldu du Salvadorrek: "txostenek hasieratik amaierara arte egon diren akatsen batura jasotzen dute".

2010ean ireki zen zaldaina eraikitzea 670.000 euroko kostua izan zuen. Hasieratik ikusi zen gaizki zegoela eta ondorioz, itxita egon da zazpi urte luzez. Txosten teknikoek zioten, onena zela, bertan behera otatzea eta berria eraikitzea. Baina UPNk bere kudeaketaren ikur egin zuen zaldaina eta auzi politiko bihurtu zuen; EH Bilduri aurre egiteko xedez. Zaldaina zutik mantentzen tematu zen UPN eta konponketa lanak abiatu zituzten. Otsailean ireki zuten berriz pasabidea eta gaur jakin dugu zenbatekoa izan den lanen prezioa: 1.651.695,15 euro. Eraikitzeak balio zuena baino ia milioi bat gehiago gastatu da.

Xahututako dirua berreskuratzen saiatuko da orain Iruñeko Udala; eraikuntza enpresari eta proiektuaren arduradunei kalte-ordaina ezarri die. Iruñeko Udalak ez ditu onartu aldeek aurkeztutako alegazioak. Bestalde, proiektua bai ala bai aurrera eramatearen erantzukizun politikoa argitu gabe jarraitzen du oraindik.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!