Harresiak eta Ziudadela ezagutzeko ibilbide gidatuak

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 15a, 10:32

Udalak eta Nafar Ateneoak hilabete honetan euskarazko bi ibilbide gidatu proposatzen dituzte irailaren 19an eta 26an Iruñeko harresiak ezagutzeko.

Iraileko datozen bi astearteetan, irailaren 19an eta 26an, hiriko harresi-ondarea ezagutzeko euskarazko bi ibilbide gidatu proposatu dute Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak. Bisitak arratsaldeko 17:30ean izango dira eta doakoa izango dira. 
Lehenengo bisita datorren asteartean, irailaren 19an eginen da. Media Luna parketik hasita, Zezen-plaza inguratuta, Hemingway pasealekuaren aldetik, eta Karlos III.aren eta San Ignazioren etorbideak zeharkatuta hiriaren garapenari segida emateko eraitsi ziren harresiak ezagutuko dituzte bisitariek. Irailaren 26an, asteartearekin, bisitak Iruñeko harresien bidea jarraituko du, beti ere, Ziudadela izanen du ardatz. Guardia-gorputzetik hasita, ibilbide bat eginen da Ziudadela inguratzen duten harresietan barna, nola eta zertarako eraiki ziren eta egun zein egoeratan dauden ezagutzeko.

Xabier Mangadoren eskutik Iruñeko harresia goitik behera eta ezker-eskuin ezagutuko dugu. Zapatería kalean jaioa, Biologia zientzietan graduatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta fisika eta kimikako irakasle aritu da Iruñeko hainbat institututan. Iruñeko Udaleko dantzari taldean eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kide izana da. Gaur egun Iruñeko Katedraleko Ezkiljotzaileen taldean dago.

Ibilbideak hirian barna 

Irailak 19, asteartea, 17:30ean

'Bota zituzten harresiak', San Bartolome gotorlekuari begira Zezen Plaza aldera dagoen Media Luna parkearen ertzean hasiko da bisita. Izen-ematea: ateneo@ateneonavarro.es.

Irailak 26, asteartea, 17:30ean

'Ziudadela' ibilbidea Ziudadelaren Armada etorbideko ataritik. Izen-ematea: ateneo@ateneonavarro.es.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!