Atzo, Iruñeko egunean, festa eten eta gertatutakoa salatu eta Sara Fernandez gogoan izan zuten alde zaharrean ehunka lagunek. Baratxurien plazatik irten zen manifestazioak, Sara Gogoan zaitugu, salbuespen neurriak eten pankarta izan zuen aurrean. Bertan ziren EH Bildu eta Sortuko hainbat kide, tartean Bakartxo Ruiz parlamentaria, Endika Alonso zinegotzia edo ta Lur Albisu, Sortuko nafarroako koordinatzailea. Manifestazio amaieran, Sare Herritarrkeo Mikel Mundiñanok hartu zuen hitza, heriotza honetan eta dispertsioak eragindako beste ezbeharretan estatuak duen erantzunkizuna onartzea espero dutela adierazi zuen, eragindako bidegabeko kalte hau konpontzeko lehendabiziko urrats moduan. Mugimenduak izan badira ere, Mundiñanok gogoratu bezala, oraindik dozenaka euskal preso sakabanatuta daude eta beren gertukoak astebururo trafiko istripuen loteriara jolastera behartuak. Pasa den asteburuan Lannemezaeko espetxera zihoan senitarteko batek ere izan zuen istripua.
Horregatik salbuespenezko espetxe politikekin bukatzera dei egin zuen Sarek, ez soilik sakabanaketa, baita, presoen bergizarteratzea trabatzen duten oztopo eta gradu ukatzeak bukatzea eskatu zuen.