Iruñeko Udalak harrera egin die gaur eguerdian, pandemiak ezarritako bi urteko etenaldiaren ondoren, Nafarroan harrera familiekin uda pasatzen ari diren 62 haurrei.
Enrique Maia alkateak Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkartearen lana eskertu du, horri esker, "haurrek uda ezberdina igaro baitezakete Foru Erkidegoan". Gainera nabarmendu du elkarte horri esker "saharar herriaren egoera eta Tindoufekoa bezalako errefuxiatuen kanpalekuetako bizi-baldintza gogorrak" ezagutzera ematen dituztela.
Gaur hiriburuko Udaletxera eginiko bista Sahararen Adiskideen Nafarroako Elkartearen udako jardueren programaren parte da, eta aurten berreskuratu egin dute pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren. Parte-hartzaileen kopurua aurreko edizioetakoa baino zertxobait txikiagoa da, deialdia irailetik aurtengo martxora atzeratu zelako. Jarraitutasunik ezaren ondorioz, harrerako familia gehienak berriak dira 8 urtetik beherakoei zuzendutako ekimenaren kasuan. 9 eta 12 urte bitarteko beste haur batzuk ere heldu dira arreta medikoa jasotzera, baita desgaitasuna duten pertsona batzuk ere. Horiek elkarteak Orkoienen eskaintzen dien etxebizitzan hartzen dituzte.
Taldea uztailaren 23an, larunbata, iritsi zen Nafarroara, eta irailaren 6an Tindoufera itzultzea aurreikusita dago. Egonaldian, bisitak egin dituzte beste erakunde batzuetara, hala nola Nafarroako Parlamentura, Nafarroako Gobernura, Gobernuaren Ordezkaritzara edo Udal eta Kontzejuen Federazioaren egoitzara. Era berean, Lacturale edo Senda Viva natura-parkea bezalako enpresak bisitatuko dituzte, familiek eta begiraleek lagunduta.
Haur eta gazteek beharrezkoa duten mediku arreta jasoko dute besteak beste.