25 hilotz aurkitu dituzte Basotxo kalean

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 25a, 16:29
Behargin bat Bosquecillon aurkitutako hilotz bat garbitzen. Iturria: Iruñeko Udala

San Frantzisko komentu izandakoaren arrasto berrietan izan da aurkikuntza.

Basotxo kalea oinezkoentzako bide egiteko lanetan Erdi Aroko 25 lurperatze atera dituzte argitara. Haiekin batera metalak galdatzeko gune bat aurkitu dute, seguruenik kanpaiak egiteko. Indusketa lanak aztertu dituzten arkeologoen arabera XVI. mendera arte bertan zegoen San Frantzisko komentu zaharrari lotutako aurkikuntza da. Udaleko gerentziako kideek eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeak aurkikuntza horiek bisitatu dituzte. 

Iazko uztailean, obrei ekin aurretik, indusketa-test batzuk egin zituzten eta bertan Basotxo inguruan hilobiak zeudela, adituen hipotesiak zioen moduan. Orduan bost zulo egin zituzten eta sei eskeleto aurkitu. Gaur ezagutarazi dituzten lanetan 25 hilobi aurkitu dira euri-uren zangaren lanen hasieran. 

Aurkitutako hezurrak pertsona helduenak zein haurrenak dira, eta ekialdetik mendebaldera orientatutako hobietan daude lurperatuta, kristauen  erritualari jarraituz. Ezaugarri horiek eta haien jatorria  XIII. eta XVI. mendeak,  lotzen dituzte aurkikuntza horiek eremu horretan 1246 eta 1521 artean egon zen San Frantzisko komentu zaharrarekin. Hobi sinpleak dira, nahiz eta hilkutxarekin edo egurrezko estalkiren batekin hilobi batzuk egin zituzten.

Gainera, bi hilobiratze-maila bereizi dituzte adituak, bata bestearen gainean jarritako hobiekin, eta horrek pentsarazten du hilerriak kalez kaleko antolaketa bat zuela, lurperatzerik gabeko tarteko espazioekin, zirkulazioa errazteko.

Indusketetan hainbat horma-zati ere aurkitu dituzte, komentua osatzen zuten eraikinenak seguruenik. Arrasto horiek ezin dute zehaztu zein eraikinetakoak ziren, baina komentua hartzen zuen eremu zehatza finkatzeko aukera ematen dute. Azkenik, horma horien kanpoaldean metalak sortzeko gune bat ere aurkitu duté. Bertan, kanpai moldeak eta brontze, errauts eta ikatz arrastoak ikus daitezke, guztiak Erdi Arokoak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!