Ikerketa Batzordeak sortzeko prozedura onartu du Iruñeko Udalak

Iosu Ganuza García 2022ko mai. 17a, 13:27

Atzo sinatu zuten EH Bildu, PSN eta Geroa Baiko zinegotziek aurreko astean iragarritako erreglamenduaren aldaketa eta gaur onartu dute gaia.  

Iruñeko Udaleko alderdiek astearte honetan eztabaidatu dute Lehendakaritza Batzordean ikerketa batzordeak sortzea ahalbidetuko duen araudi aldaketa. Honek ekarriko luke Navarra Suma koalizioaren intereserako udal baliabideen erabilera ikertuko duen Batzorde Berezia sortzea.

Ekimena EH Bildu (7), PSN (5) eta Geroa Bai (2) zinegotziek babestu dute, maiatzaren 5eko Osoko Bilkuran Maya alkateak, udal idazkariak egin beharreko txostena falta zela argudiatuta, eztabaida eragotzi ostean.

Idazkaritzaren aurrean eskaera formalizatu ondoren, Araudiak ezartzen du alkateak 15 egun baliodun dituela ezohiko Osoko Bilkurarako deia egiteko, eta, egin ezean, hurrengo bosgarren egun balioduneko eguerdian deituko litzateke automatikoki.

Beraz, alkateak herritarren ordezkaritza nagusia ordezkatzen dutenen eskaera onartzen badu, Osoko Bilkura maiatzaren 31n egin beharko litzateke beranduenez. Mayak oposizioaren agindua betetzeari uko eginez gero, bilkura ekainaren bigarren aste inguruan deituko litzateke. Izapide hori bete ondoren, jendaurrean jartzeko prozesua hasiko litzateke, behin betiko onarpena eman baino hilabete lehenago. Prozesu hori iraileko Osoko Bilkuran egin ahal izango litzateke.

Indar aurrerakoiek proposamen honekin Udaleko zerbitzu juridikoen arduradunak eskuineko hirukoarentzako lanik egin ote zuen jakin nahi dute. 

Gehiengo aurrerakoiaren helburua batzorde berezi bat sortzea da, lan horien irismena eta gehiagotan errepikatu diren aztertzeko.

Aurrera egiten badu, Iruñeak aukera izanen du ikerketa batzordeak deitzeko. Azken boladan Estatuko adibiderik entzutetsuena Madrilgoa da, non berriki pandemiaren hasieran maskarak erosteagatik komisionistei egindako ordainketak aztertzen ari diren hiruburuko etxean.

EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik adostu duten formularen arabera, ezohiko Osoko Bilkura sustatu behar da, eta puntu bakarra erregelamenduaren aldaketa izango da eta planteatu dute 6 artikulu berri sartzea eta ikerketa-batzordearen figura bera sartzea, dagoeneko existitzen diren batzorde iraunkor eta ez-iraunkorrekin parekatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!