Euskal kulturaren inguruko zikloa eskainiko dute Civivox sarean

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 13a, 14:01

Gaur abiatuko da Piztuta zikloa, eta maiatzaren 28a bitartean euskarazko hainbat jarduera eta ikuskizun eskainiko dituzte.

Gaur arratsaldean hasiko da Civivox sarean Piztuta! Euskal kultur begirada. Maiatzaren 13tik 28ra Sanduzelaiko Civivox-ean eta Civivox Jus la Rochan garatuko den programak euskal kulturaren alderdi ezberdinetara hurbiltzeko aukera eskainiko du. Kontzertuak, tailerrak, jolasak, txalapartaren hastapen ikastaro bat, ipuin kontalariak, antzerki ikuskizunak eta txotxongiloak izanen dira hirian. Oraindik sarrerak geratzen dira ikuskizunetarako eta tailer batzuetarako. Sarrerak erosi eta lekuak erreserbatu nahi izanez gero, Udalaren Kultura webgunera jo daiteke (www.pamplonaescultura.es).

Gaur ostirala, 19:30ean, Sanduzelain hasiko da zikloa. Hutsun Txalaparta txalapartari bikotearen ‘Baratzean’ proposamena ikusteko aukera izanen da.

Datorren astean, maiatzaren 20an, ostirala, 19: 30ean, Aura Teatro talde bizkaitarrak "txala Tap!" ikuskizuna taularatuko du, publiko guztiei zuzenduta. Maiatzaren 27an, ordu eta leku berean, Tartean Teatrok «VOI!» aurkeztuko du.

Haurrentzako jarduerak eta proposamenak

Ziklo berri honek haurrei eta familiei zuzendutako proposamenak ere biltzen ditu. Bihar Sanduzelain, Maitane Perezek ipuin kontaketa saio bat eskainiko du, basoak ezkutatzen dituzten lamien, sorginen, Bajasaunen, Tartaloren edo Mariren istorioak azaltzeko eta kontatzeko.

Maiatzaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara Jus la Rocha-n, Maitane Pérezek ere "Euskal mitologiako pertsonaiak" sauia zuzenduko du. Jolasaren eta gorputz-adierazpenaren bidez, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak euskal mitologiako pertsonaietara eta haien kondairetara hurbilduko ditu.

Azkenik, maiatzaren 28an amaituko da zikloa bi proposamen berrirekin: «Joko jolasa», txalapartaren oinarrizko arauetara hurbilduko dena, Hutsun Txalapartaren eskutik, 11:00etan Jus la Rochan; eta 18:30ean, txotxongilo ikuskizuna, Txalapartaren akonpainamenduarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!