Iruñeko Udalak hiru kontratu eman dizkio nahieran Maria Caballero zinegotziaren anaiari

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 2a, 11:41

EH Bilduk salatu duenez, Navarra Sumako Maria Caballero zinegotziaren anaiak, aholkularitza juridikorako hiru kontratu izan ditu Udalarekin inolazko esleipen lehiaketa publikorik egin gabe. Joseba Asironek azalpenak eskatu dizkio Enrique Mayari.

Iruñeko Udalak hirutan kontratatu du Maria Caballero, Navarra Sumako zinegotziaren anaiaren abokatu bufetea, hiri kudeaketaren hiru auzitan aholkularitza egiteko. EH Bilduko udal taldeak salatu duenez, kontratazio hauek inolazko lehiaketa edo deialdi publikorik egin gabe egin ziren. Joseba Asiron zinegotziak azaldu duenez, kontratatutako auziak ez ziren ohikotasunetik ateratzen eta Udalaren zerbitzu juridikoen esku geratu al ziren, kanpoan enpresa pribatu bat kontratatu gabe. 11.000 euro eskuratu zituen Caballeroren anaiaren bufeteak hiru kasu hauek eramateagatik.

Comiruñako dietak, Gazteria eta Berdintasun postuak eta Osoko Bilkuraren Idazkaria

Comiruñako dieten diru-sarrerak defendatzeko lehen kontratua 2020ko otsailean sinatu zen. Abokatu-bufete hau Udal empresa publikoa balitz kontratatu zen Navarra Suma taldeko zinegotziek dietak ez itzultzearren. “3.675 euroko ordainketa adostu zen eta ez da ageri inongo aurrekonturen eskaerarik”, azaldu du bozeramaile abertzaleak.  

Bigarrena 2020ko urrian egin zen Udal Idazkariaren deialdiaren prozesua bertan behera uzteko irekitako auziari aurre egiteko. “2.450 euro ordaindu ziren eta ez zen beste aurrekonturik eskatu”, esan su Asironek. Azkenekoa, 2021eko urrikoa, Gazteria eta Berdintasuneko bi teknikarien aukeraketa prozesuan kaltetuak izan zirenek ezarritako salaketari aurre egiteko sinatu zen. “Mayaren taldeak, udaleko aholkularitza taldea erabili beharrean, 4.900 euro ordaindu zion abokatu bulego honi, berriro inongo aurrekonturik eskatu gabe”, azaldu du Joseba Asironek.

“Funts publikoak kudeatzen dituenak bezerotasunak baztertu behar ditu”

“Jokabide hori legez kontrakoa den ala ez alde batera utzita, politikan eska daitekeena da funts publikoen erabilera kudeatzen duenak modu eredugarri eta arduratsuan kudeatzea, klientelismoa baztertzeko eta faborezko tratuaren susmoak saihesteko”, azpimarratu du Joseba Asironek. “Argi dago ez dela hau gertatzen den lehen aldia; denek gogoratuko degu CANeko dietekin Mayak zuen erlazio zuzena, baina tamalez, legegintzaldi honetan kudeatzeko modu hori errepikatzen ari da”, ondorioztatu du bozeramaile abertzaleak.

Maider Beloki zinegotziak kronologikoki kokatu ditu kasu guztiak:

  • 2019ko Uztaila: “Alkateak bere soldata igotzen du”
  • 2019ko Urria: “Dietal bueltatzen dira”
  • 2020ko Maiatza: “Alaba eta Festibala”
  • 2020ko Azaroa: “Coworkids zuzentzen beraien gertukoak”
  • 2021eko Ekaina: “Labairul ez du garabia ordaintzen”
  • 2021eko Abuztua: “Hipikaren inguruko gezurrak”

“Gaur salatu ditugun kasu guztiak hemeroteketan kontsulta daitezke eta, guztion zoritxarrerako, argi eta garbi erakusten dute legegintzaldi honen erretratua, zeina ez baita historiara igaroko bertute etiko eta politikoen adibide gisa”, ondorioztatu du Belokik.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!