Udal gehiengoak herritarrek Txupinazoa nork botako duen erabakitzeko eskatu du

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 15a, 13:08

Iruñeko Udaleko oposizioko taldeek adierazpen bat onartu dute, Udal Gobernuaren aurkako botoarekin, herritarrei txupinazoaren jaurtitzailea hautatzeko aukera ematen dien prozedurari eusteko eskatuz.

 

Lehendakaritza Batzordeak Sanferminetako txupinazoaren jaurtitzailearen hautaketa prozesua eztabaidatu du berriro, EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik alkateari eskatu baitiote eutsi diezaiotela azkeneko urteetan aplikatutako sistemari, hau da, prozesuan herritarren parte-hartzea bermatzeko.

Proposamena alderdi aurrerakoien 6 botoekin eta Navarra Sumaren oposizioarekin onartu dute. Adierazpenean proposatutako puntu bakarrean, udal-gehiengoak "eztabaidatzen ez den bitartean eta udal-talde guztiekin adostasuna lortu bitartean" egungo sistema mantentzea eskatzen du.

Herritarren hautaketaz gain, beste bi aukera mahaigaineratu dituzte gaurkoan: Navarra Sumak proposatutako alkatearen hautaketa, eta udal taldeek aho batez erabaki dezatela nork piztuko duen suziria uztailaren 6an. 

Maider Belokik esan duenez, EH Bilduren ustez alkatearen "aldebakartasunetik eta protagonismotik ihes" egiten duen ekimena da herri hautaketa prozesua, eta salatu du, Udal agintariak "sanferminak txipiroi tinta gisa erabili" dituela "bere lotsak une oro ezkutatzeko", "kudeaketa txarra, bakardadea eta eskumenik gabeko gobernua" hain zuzen ere.

Aurreko prozedurak, Belokik adierazi duenez, 10.142 boto izan zituen urtean batez beste, eta hautagaitzak San Ferminetako Mahaiko kolore guztietako 70 elkarte eta kolektibok baino gehiagok bultzatu zituzten, inongo "tentsiorik eta arazorik gabe, errespetua egon baitzen eta aniztasuna onartu baitzen".

Geroa Baitik, Patxi Leuzak adierazi du "sistema ez zela txarra" eta mantendu egin beharko litzatekeela beste batean adostasuna lortu arte, eta, alkateak aurkeztuko lukeen pertsona "hautagai ona" izango litzatekeela uste duen arren, horrelako adierazpenak egin aurretik "gainerako indarrekin adosteko" eskatu du.

PSNko Maite Esporrinentzat, egungo sistema "herritarrak San Fermin jaian inplikatzea lortzeko modu bat da", eta ez da arazorik hautatuak ez diren hautagaientzat; izan ere, "prozesuaren aurretik ados daudela erakusten dute, eta ohorea da bozketan parte hartzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!