137 gorroto-gertakari erregistratu dira 2016 eta 2020 artean, horietatik 51 pandemiaren lehen urteari dagozkio. Igoera txiki bat antzeman da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak eta Nafarroako Justizia eta Migrazio Politiken Departamentuak batera egindako lehen txostenean bildutako datuen arabera.
Txostenak erakusten duen gorrotoaren mapan, berezitasuna bat atzeman dute: gertakari ideologikoarekin lotutakoa %55 dira. Ikerketaren zuzendariak azaldu dutenez, "Espainiar Estatuko anomalia" bat da, Europar Batasuneko estatu kide bakarra baita, non Poliziak bere instantzietan horrelako gertakari ideologikoak jasotzen dituen. Europan polizia-instantzietan aintzat hartzen ez diren bitartean. Talde zaurgarrienak babesteko, zuzendu beharreko gaia dela iritzi dio.
Poliziaren txostenak dira aztertu dituztenak. "Zati bat baino ez dira", ohartarazi du Mirenak. Estatistiketan agertzen ez direnak %80 izan daitezkeela uste dute.
Nafarroan eman diren gorroto-delituak, batez ere, talde etnikoen aurkakoak izan dira zentzu zabalean (arraza, etnia, jatorri nazionala eta, are gehiago, sinesmen erlijiosoak eta ideologia), eta LGTBI+ kolektiboen aurkako istiluak, berriz, bigarren tokian agertzen dira. Azkenik, askoz ere eremu diskretuagoan daude desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboen aurkako erasoak.