Iruñeko Udalak euskararen presentzia murriztu du haur-eskoletan

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 27a, 14:23

Euskarazko haur eskoletako gurasoen protesta. Artxiboko irudia.

Murgiltze ereduko plazei dagokienez, hauek % 18,5 izatetik  % 12,1 izatera pasako dira.

Iruñeko Udalak 1.069 plaza eskainiko ditu datorren ikasturtean haur-eskoletan, horietatik 952 lanaldi osoan eta 117 lanaldi erdian. Navarra Sumak plazen % 25aren azpitik murriztu du euskara, zehazki %24,23ra. Iaz, plazen % 74,34 gaztelerazko eredukoak ziren, % 25,66 euskarazkoak, eta aurten plazen %75etik gora erdal hizkuntzetan izango da. 

Kontuan izan behar da 2022-2023 ikasturterako eskaintza % 22,5 hazi dela martxan den ikastuarekin alderatuta, besteak beste, Lezkairun eraikitzen ari diren ikastetxe berria (110 plaza) eta egokitzapen lanak direla eta ikasturte honetan itxita egon den Mendebaldekoa (88 plaza) sartu dituztelako. 

Oposiziotik dagoeneko EH Bilduk salatu du udalaren erabakia. Ohar bidez, Udaleko bigarren alderdiak honakoa adierazi du: "Mayak euskararen aurkako erasoekin jarraitzen du Haur Eskoletan hizkuntza murgiltzeko plazen portzentaia 7 puntu murriztuz".

Analisi hori egin du EH Bilduk, murgiltze ereduko plazei helduta izan ere euskara oinarri duten lerroen ikasle kopurua % 18,5 izatetik (162 plaza, 756 guztira) % 12,1 izatera (130 plaza, 1069 guztira) pasako dela zehaztu dute. 

Honekin batera koalizio subiranistak "Maya eta bere gobernu-taldea Haur Eskolak kudeatzen ari diren euskarafobia" onartezina dela adierazi dute, eta gaineratu, hori agerian geratu dela bertako hizkuntzaren aurka egiteko "ingelesezko jarduerak Troiako benetako zaldi gisa" erabiltzen ari dela NA+," hiri honetan euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten benetako murgiltze linguistikoa laminatzeko". 

Gaur Fernando Sesma zinegotziak emandako datuen arabera, hiriburuko hamabi haur eskoletatik soilik bi eskeiniko dute euskarazko murgiltze eredua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!