Maeztuk adingabeek egindako delituek behera egin dutela berretsi dio Maiari

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 26a, 07:30
Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztuk eta Iruñeko alkate Enrique Maiak euskaldunon hiri buruzagiko udaletxean egin zuten atzoko bilera.
  • Gizarte Eskubideetako kontseilariak eta Iruñeko alkateak bilera egin zuten atzo.
  • Maiak dio adingabeen delituek gora egin dutela, eta delitugileen artean gobernuaren tutoretzapeko gaztetxoak daudela. 
  • Bi aldeek elkarlanean segitzeko eta polemika baretzen ahalegintzeko konpromisoa azaldu dute.

Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak nabarmendu duenez, adingabeek egindako delitu edo falten kopuruak behera egin du 2021ean, eta Enrique Maia Iruñeko alkatearekin astearte honetan izandako bilerak "inoiz sortu behar ez zen polemika gainditzeko balio izatea" espero du.

Bileraren amaieran, Eskubide Sozialen Departamentuko iturriek azaldu dute topaketa "giro onean" egin dela.

Kontseilariak alkateari nabarmendu dio "Departamentuak udalarekin babes-sistemako adingabeen gizarteratzearen eta laneratzearen arloan egiten ari den lan ona", eta bileraren ostean "hobetzen jarraitzea" espero du.

Gainera, adierazi dio azken urtean behera egin duela adingabeek egindako delituen edo falten kopuruak, eta espero duela joera horri eustea, "gizarteratzeko eta laneratzeko programak hobetzen jarraitzeari esker". 2019an baino %33 delitu gutxiago izan dira 2021ean. 251 kasu izan dira guztira, eta horietako 16k bakarrik ekarri dituzte neurri judizialak bakarrik dauden migratzaile adingabeen aurka.

Maiak esan du “segurtasun eza” handitzen ari dela

Enrique Maia alkateak "kezka" azaldu dio Maezturi, Iruñeko gazteen aisialdian "segurtasun eza areagotzeagatik". Edonola ere, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin lan egiten jarraitzea hitzartu dute, egoera hobetzeko.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, topaketan "hiriko gune batzuetan aire zabaleko aisialdiaren inguruan sortu ahal izan den egoera eta inplikatuta egon ahal izan diren kolektiboak" aztertu dituzte”.

Alkateak udalak dituen datu guztiak eman dizkio kontseilariari. Datu horietan ikusten ei da "gero eta segurtasun arazo handiagoa” dago hirian, “eta Nafarroako Gobernuaren tutoretzapean dauden adingabeek delituak egin” dituztela.

Udalak eta gobernuak, gainera, laster beste bilera bat egitea erabaki dute, gai honetan aurrera egiteko. Urtarriletik aurrera, Iruñeko Udaltzaingoaren, Foruzaingoaren eta Polizia Nazionalaren arteko koordinazioa indartu da, eta kalez jantzitako agenteekin eta uniformedun patruilekin Gaztelu Gibela zaintzeko prozedura bat artikulatu dute. Poliziaren presentzia handiago horrek delitugileentzat disuasio-efektua izatea bilatzen du, inguruan bizi diren edo egunero oinezkoentzako paseoak egiten dituzten herritarrei segurtasun eta konfiantza gehiago emanez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!