Nafarroako Gobernuak Iruñean duen estazio meteorologikoaren (455 m) arabera azken 15 egunetan 15 eguzki ordu eta prezipitazio metatuan 215 litro/m2 baino gehiago zenbatu ditu. Euriteek ez dute etenik azaroaren 22tik, eta, gainera, datozen egunetan hala jarraituko du, behintzat igandea arte.
Gogotsu sartuko da iparraldetik Barra frontea eta hidrometeorologia alerta piztuko du estatuko agentziak ostegun eta ostiralerako.
Azaroa Nafarroan hotza izan zen eta batez bestekotik gorako prezipitazioak erregistratu ziren; gauzak horrela urtegien edukiera urrian erregistratutako % 26,5etik % 29,4ra igo da.
Prezipitazioak ohi baino handiagoak izan ziren erkidego osoan, azaroko batez bestekoaren % 100-150 artekoak Lizarraldean eta Pirinioetan, eta batez besteko balioen % 150 gainditu zuten Nafarroako gainerako lurraldeetan. Erriberan are nabarmenago izan da aldea eta esaterako Monteagudoko basean %300 handiagoa izan da azaroan zenbatutako ur kopurua.
Tenperaturei dagokienez ere ohi baino hotzagoa izan da hamaikagarren hilabetea. Estazio gehienek batez besteko tenperaturen azpitik erregistratu dituzte balioak, -0,5ºC-ko eta -1ºC-ko diferentziarekin.
Astearte honetarako egindako iragarpenaren arabera, zerua hodeitsu egongo da, euri eta zaparradekin estalita, batzuetan ekaitzarekin, arratsaldean orokortuko dira iparraldetik hegoaldera, eta ez dira hain gogorrak eta ohikoak izango hego-ekialdean.
Asteazkenak hodeitsu eta euritsu eutsiko du, noizbehinka ekaitzarekin, gogorrago eta sarriago iparraldeko herenean. Elur-kota 800-1000 metro bitartekoa da, eta 500-700 metrora jaitsiko da. Tenperaturek behera eginen dute.
Ostegunean antzeko jarraituko du eguraldiak eta egunak aurrera egin ahal elur kotak gorantz egingo du 2000 metroak arte.