Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak, “Udalaren arbuioa emakumeen aurkako indarkeria mota ororekiko, edozein arlo eta testuingurutan” adierazi du. Azaroaren 25ean, eguerdian, Udaletxe plazan Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta udal bozeramaileek elkarretaratzea eginen dute eta bertan irakurriko dute adierazpen instituzionala.
Adierazpenak Udalaren konpromisoa biltzen du “tokiko entitateek agenda politikoan emakume eta neskek indarkeriarik gabeko bizitza bizitzeko duten eskubidea bermatzen duten neurriak txertatzeko, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin eta herritarrekin elkarlanean”, eta herritarrei dei egiten die “emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko euren konpromisoa erakusten jarraitzera, eta azaroaren 25aren inguruan antolatzen diren jarduera guztietan parte hartzera”.
Inarkeria matxistaren aurkako Egunaren harira, gaurtik aurrera eta azaroaren 30era bitarte, Udalak doako ekitaldi batzuk antolatu ditu herritarrentzako Gaztediaren Etxean eta Calderería kaleko udal-aretoan. Jarduera anitzak antolatu dituzte tartean: 2lantegi bat, hitzaldi bat, psikologia-aholkularitza saio bat eta antzezlan bat, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) antzerki-taldearen eskutik". Jarduera horiek bereziki gazteei zuzenduko zaizkie izan ere, Iruñeko Udalak III. Gazteria Planerako egindako inkestaren arabera, "emakumeen aurkako indarkeria oso larritzat jotzen duten gazteen ehunekoak nabarmen egin du behera: % 81etik (2008) % 56ra (2021)". Honekin batera, aldatu egin dela, arinduta, tratu txarrekiko iritzia, "inkestatutakoen % 50k dio indarkeria matxistaren kasuren bat ezagutzen duela; % 28, lagunartean".
Azaroaren 25eko gauean Udaletxeko fatxada morez argiztatuko djute, tradizioz emakumeen aldeko aldarriei lotutako koloreaz, eta Udalak, data horren inguruan, "espazio publikoa euskarri izanen duten zenbait ekintza prestatu ditu". Hausnarketarako ahalegin kolektiboa egiteko, "aste honetan Emakumeen Etxean dagoen Emakumeen Dokumentazio Zentroan eta Liburutegian kontsultagai izanen da emakumeen aurkako indarkeriei buruzko ikerketa- eta dibulgazio-material espezifikoaren aukeraketa bibliografikoa".