EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik elkarrekin sinatu dute adierazpen proposamen bat, eta
bihar eztabaidatuko dute Hirritarren Aferaren Komisioan. Bertan, gobernu-taldeari
eskatzen diote Iruñeko Udalak onartutako eraso sexisten aurkako protokoloa pitzadurarik
gabe berrestea, eta, horrekin batera, “eraso horiek jendaurrean jakinarazteko beharra” "eta
aipatutako protokoloa osorik aplikatzeko beharra, zeinak mugimendu feministaren eta
indarkeria matxista jorratzen duten profesionalen bermea baitu”.
Adierazpenaren testuak “argi eta garbi” arbuiatzen du Iruñeko Udaleko Komunikazio
arduradunaren hitzaldia; izan ere, joan den urriaren 28an, komunikazio-agentziek
antolatutako foro batean, publikoki adierazi zuen “Sanferminetan egiten diren eraso
sexual eta sexista guztiak agerian uztearen eta salatzearen aurka zegoela”. Horren aurrean,
bihar eztabaidatuko den ekimenak udal gobernuari eskatzen dio argitzeko “egungo
Komunikazio arduradunak defendatutako jarrera gobernu talde osoaren jarrera ofiziala
den ala ez”.
Testuak dioenez, foro hartan egindako hitzaldian, egungo Komunikazio arduradunak
“puntuz puntu zalantzan jarri zuen Udalak San Ferminen testuinguruan eraso sexual eta
sexistengatik egindako salaketa guztien berri emateko hartutako erabaki estrategikoa,
udal erakundeak hiriko kolektibo feministekin eta Emakumearen Arretarako Udal
Zerbitzuko profesionalekin adostutako Protokoloa aplikatuz”. Hitzaldi horretan, “are
gehiago, zalantzan jarri zuen udalak 2016ko Sanferminetan egindako talde-bortxaketa
larriaren aurrean erantzuteko protokoloa bere osotasunean aplikatzeko erabakia; izan ere,
milaka pertsona kalera atera zituen eraso hori salatuz, eta indarkeria matxistari buruzko
kontzientziazio kolektiboan eragin zuen”. “Oso larritzat jotzen dugu Udalak gaur egun
Komunikazio arloaren erantzukizun nagusia duenak eraso sexisten aurka izan duen
jokabidea publikoki zalantzan jartzea”; izan ere, “protokolo baten ardatz estrategikoetako
baten flotazio-lerroaren aurkako erasoa da, zeinak adostasuna eta babesa eman baitio bai
mugimendu feministari, bai udal-arloei, Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzuko
arduradunei eta indarkeria matxistan espezializatutako profesionalei”.