Goizuetako Paskoltzenea baserriko sabaian gordetako kutxa batean ezkutaturik zeuden orain arte Euskaltzaindiak argitaratu dituen Jose Ramon Minondo Goizuetarraren gutunak. Duela 200 urte Oiartzungo Olaberria burdinolako arduraduna zen eta Goizuetako Artikutzako Gotzarin burdinolan bizi zen Bautista Minondo olajaunari bidali zizkion, kontuak emateko. XVIII. mende amaieran eta XIX, mende hasieran merkataritza arloan euskara erabiltzen zela erakusten dute gutunek.
318 gutun dira, laburrak eta luzeak, zenbaitek euskara nagusi dute eta bazterreko da beste batzuetan. Minondotarren berri ematen du lehenengoak eta gutunen helburua zein zen esaten da. Bigarren liburuan, berriz, hizkuntza gaiak azaltzen dira, luze eta zabal: izen morfologia, aditz morfologia, joskera, sintaxia, onomastika eta hiztegia. Oro har, euskara kontuak Goizuetako egungo hizkerarekin alderatu dituzte.
Aurkikuntzen inguruan argitalpen berriak egingo direla agindu dute ikerlariek. Burdinoletatik Goitzarira igorritako gutunak asko dira, eta argitara ekarri nahi dituzte. Momentuz Olaberriatik igorritakoak daude eskuragai, eta aurki bertan biltzen diren hitzak Euskaltzaindiaren hiztegian eta Orotariko Euskal Hiztegian.