Euskarazko kultur zikloa antolatu du Euskarabideak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Antzezlanek, inprobisazioek, itzalen tailerrek, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariek eta bestelako jarduera online zein presentzialek osatuko dute eskaintza hori.
Gaur aurkeztu dute zikloa Herri Harremanetarako kontseilariak, Ana Ollok, eta Euskarabideko zuzendariak, Mikel Arregik. Ollok nabarmendu du, euskara bertako hizkuntza izanik, kohesiorako tresna izan behar duela "gaztelaniarekin batera" eta horretarako euskal hizkuntzaz "harro" egon behar dela gizartea. Ahalegin horretan funtzeskotzat jo du "euskara nafar, erdaldun edo elebidun guztiok batuko gaituen hizkuntza bezala" hartzea.
Nafarroaren luze eta zabaleko 51 herritan zehar antolatu dituzte jarduerak Gora Gora Fest 2021 ziklo honetan, eta eginiko ahalegina horrela azpimarrtu du Mikel Arregik: “ahalegin handia egin da kultura eskaintza hau kultura-zirkuituen egoitza izan ohi ez diren herri askotara eramateko”.
Honako herri hauetan gozatuko dituzte ikuskizun eta bestelako emanldiak abenduaren 5etik 12ra bitarte: Orbaitzeta, Lesaka, Ezkurra, Castejón, Gares, Tutera, Villatuerta, Aurizberri, Erronkari, Burgi, Doneztebe, Faltzes, Fontellas, Aniz, Zudairi, Lizoain, Jaurrieta, Uharte Arakil, Lodosa, Zarrakaztelu, Erriberri, Zizur Nagusia, Etxauri, Sunbilla, Irurita, Corella, Mugiro, Uharte, Bera, Esparza, Allo, Zangoza, Oibar, Luzaide, Lezaun, Ezkaroze, Larraintzar, Goizueta, Auritz, Viana, Barasoain, Izaba, Agoitz, Adiós, San Adrián, Antsoain, Larraga, Mañeru, Sartaguda, Irurtzun eta Alesbes.
Egitarauaren zehaztasun guztiak honako webgunean kontsulta daitezke: https://www.tdiferencia.com/euskarabidea.goragorafest2021euskara