Nafarroako Gobernuak onartu du 2022ko aurrekontuen proiektua

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 27a, 14:52

Maria Chiviteren gobernua osatzeko akordio programatikoaren sinatzaile diren PSNk, Geroa Baik Ahal Duguk eta Izquierda Ezkerrak EH Bildurekin aurreakordioa iragarri zuten atzo, datorrne urteko kontuak aurrera ateratzeko eta Nafarroako Aurrekontuen Lege Orokorrak azaroan ekingo dio parlamentuko bideari. 

Nafarroako Gobernuak 2022rako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du
eta 5.273 milioi eurokoa gastua aurreikusten du. Aurreko urtean baino % 8,27 gehiago handitu da beraz muga, eta 4.767 milioikoa gastu ez-finantzarioan aurreikustako kopurua. 

"Herritarren aurrekontuak" direla azpimarratu du Elma Saiz Ogasun kontseilariak, berreskurapenaren aurrekontu hauetan %54a esparru sozialera bideratuko delako. Gainera, aurten aurrekontuen aurreproiektuak Europatik datozen funtsak jasotzen ditu: 73 milioi inguru REACT funtsetik eratorriak eta 88,5 Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik. 

Azken kasu horretan, "plan honetatik datorren zenbatekoa pixkanaka handitzen joango da, eta jasotzen den heinean aurrekontuaren zati izatera pasako da" azaldu dute Foru agintariek.

Elma Saizek azpimarratu du beharrezkoa dela 2022ko aurrekontuak aurrera ateratzea, "Nafarroako susperraldi ekonomikoaren zutabeak finkatzeko deia egiten duten kontuak direlako". Zentzu horretan, Saizek aurreproiektu honetan Nafarroako Gobernuak eta  EH Bilduk atzo iragarritako aurreakordioaren ildo nagusiak aurreratu ditu, zehaztapen gutxirekin, azalduta  Txibiteren exekutiboak "garrantzitsutzat jotzen zituen zenbait jarduera-ildo indartzeko orduan" etorri direla elkarguneak, tartean "Lurralde Kohesio, Osasun, Gizarte Eskubide edo Hezkuntza arloetan".

Oraindik ere geratzen dira hainbat desadostasun kudeatzeko, tartean fiskalitatea, EH Bildu, eta Chiviteren gobernu bazkide zenbaitek ere, motzegia, laburregia geratzen dela uste baitute. Eztabaida hori parlamentuan emango da azaroan eta abenduan, zerga-erreformaren eta aurrekontuen proiektuaren lanketarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!