Sistema hetereopatriarkalaren aurkako hotsek eta askatasun mezuek hartu dituzte Iruñeko kaleak

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 29a, 09:36
Atzoko manifestazioan parte hartu zuen jendea, Gazteluko plaza. (@AhotsaInfo)

LGTBIQ+ harrotasunaren eguna izana zen atzo atzo. E28J plataformak antolatuta, manifestazioa egin zuten Iruñeko kaleetatik, Intolerantziaren aurrean erresistentzia transmarika bi bollo, saretuak borrokan eta harro leloaren pean. 

Inork zalantzarik bazuen, argi gelditu da Nafarroako gizartea anitza dela: kolorez beterikoa. Hala erakutsi zuten atzo ehunka herritarrek LGTBIQ+ harrotasunaren egunean.

Intolerantziaren aurrean erresistentzia transmarika bi bollo, saretuak borrokan eta harro. Lelo horren pean egin zute manifestazioa Iruñeko kaleetatik, E28J plataformak antolatuta.

Lesbiana, gay, trans, bisexual, intersexual, queer eta normatiboak ez diren gainerako sexu eta genero aniztasunen eskubideen defentsa egiteko hartu dituzte kaleak.

"Iluntasuna eta zurruntasuna", nahi dutenen aurrean, "aniztasuna ikusgarri" egin nahi du kolektiboak, eta inoiz baino beharrezkoagoa dela uste du.

LGTBIQ+ pertsonan lehen lerroan jarri nahi dituzte; hori dela eta, ez dute alderdien mezurik nahi izan manifestazioa bitartean. Espainiako trans legearen itzalpean iritsi da aurten harrotasunaren eguna, eskuinaren erasoen eta feminismoen barruko iritzi kontrajarrien erdian.

Iruñean, gainera, Harrotu zentroaren murrizketaren ondotik, 2023ra arte sinatu du Iruñeko Udalak zerbitzuaren mantentzea, baina murrizketekin, PSNren eta Navarra Sumaren akordioaren ondotik: arta sexologiko eta juridikoa kenduko dituzte.

Erakundeak ondoan eduki dituzten arren, oztopoak etengabekoak dira: Iruñeko Udalak diru partida bat gordea duen arren, mugak topatu ditu plataformak jarduerak antolatzerakoan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!