'Komunetik' ikuskizuna Geltokin eskainiko dute ostiralean, bi saiotan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 16a, 10:19
'Komunetik' ikuskizuneko lantaldean. (@komunetik)

Hatzamarka kolektiboak, Bapateko Orkestrak eta Idoia Tapiak sortu duten diziplina emanaldi bat da. Intimitateari, eguneroko bizitzari edota gizarteari buruz hausnartzera gonbidazten du.

"Ezerk gutxik elkartzen gaitu gizakiok komunak egiten duen moduan. Denak pasatzen gara zulo horretatik, era askotako beharrak asetzeko edota atontzeko, eta oharkabean, gogoetarako une bihurtzen ditugu komunean pasatzen ditugun momentuak".

Horixe irakur dezakegu Komunetik ikuskizunaren aurkezpen testuan. Leku intimoa da komuna, norberarekin egoteko edo norberarekin topo egiteko lekua; horregatik, haiek espazio hori, publikoarekin konpartitu nahi dute. Komuna gogoetarako espazio bat ere bada, eta gogoetarako ere baliatuko dute ikuskizuna; eguneroko gaiez, intimitateaz edota gizarteaz.

Hatzamarka kolektiboak, Bapateko orkestrak eta Idoia Tapiak sortu zuten emanaldia, Garaikide zikloan parte hartzeko gonbidapena jaso ondoren. Hatzamarka kolektiboaren testuetatik abiatu ziren, baina errezitaldi soil bat egin ordez, dimentsio handiagoko zerbait sortzea erabaki zuten, eta idazketa, antzerkia, musika eta beste adierazpide batzuk batu zituzten.

Arlo ezberdinetan aritzen dira ikuskizun honetan parte hartzen duten artistak, baina guztiak edo gehienak gazteak eta Iruindarrak dira. Aktorearentzat, pozgarria da bere hiri eta adin bereko jendearekin halako sorkuntza espazioak partekatzea; geroz eta ugariagoak direnak, gainera.

Bi saiotan eskainiko dute ikuskizuna, Geltokin; lehena 19:30ean izango da, baina sarrera guztiak agortu dira; eta bigarrena 21:00etan, eta horretarako bai, eskuratu daitezke, Geltokiren webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!