EH Bildu eta Geroa Bairen udal taldeek 1,3 milioiko zuzenketak hitzartu dituzte 2020ko soberakinetarako

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 26a, 11:55

Zuzenketen helburua "inbertsio sozialean sakontzea" dela nabarmendu dute. PSNri proposatu diote horiek "adostea", "bloke aurrerakoia berreskuratzeko".

EH Bilduk eta Geroa Baik Iruñeko Udalean dituzten taldeek 1,3 milioi euroko zuzenketak aurkeztu dizkiote Navarra Sumaren gobernu taldeak 2020rako egindako proposamenari, eta PSNri "adostea" eskaini diote, "bloke aurrerakoia berreskuratzeko".

Ohar batean, bi alderdiek nabarmendu dute zuzenketen helburua "inbertsio sozialean sakontzea" dela: "Etxebizitzara bideratutako partidak sendotuz, aurreko legealdian hasitako mugikortasun iraunkorreko proiektuak indartuz eta ondarea berreskuratuz, birgaitzeko eta gehien behar dutenen eskura jartzeko".

Ildo horretan, EH Bilduk eta Geroa Baik lantzen ari diren proposamen horiek PSNrekin adosteko prest agertu dira, "legealdiko lehen 18 hilabeteetan izandako aurrerapen gehienak berreskuratu ahal izateko".

"Gizarte arlotik eskuinaren inbertsio planetara egindako zuzenketa hau gauzatzeko aukera dugu, udal honetako gehiengo aurrerakoiaren botoak batuta; 2020an hala gertatu zen, eta hori eraginkorra eta onuragarria izan zen", azpimarratu dute.

Hori dela eta, "elkar ulertzeko aukera berreskuratzeko" deia egin diote PSNri, "Navarra Suma gobernatzeko modu autoritarioa zuzentzeko aukera Iruñeak behar duen gehiengo aurrerakoia dela sinetsita".

Lau zuzenketa

Adostutako zuzenketei dagokienez, lau dira, guztira, 1,3 milioi eurokoak.
• Lehenik eta behin, 600.000 euroko partida bat da, gizarte larrialdietarako udal etxebizitzak birgaitzeko. Diru hori Arrotxapeko desjabetzeetarako partidatik lortuko litzateke, eta, azaldu dutenez, haien ustez, jarduera hori "ez da hain premiazkoa eta, ziurrenik, zailagoa da negoziatzea ekitaldi honetan gauzatzeko; beraz, errealistagoa litzateke 2021eko aurrekontuetan sartzea".

• Bigarrenik, 300.000 euroko partida hitzartu dut etxebizitza hiru proiektu erredaktatzeko. Lehenengo formulari dagokionez (birgaitzea), II. zabalguneko merkatuko udal-eraikinei eta Kale Nagusiko 14. zenbakian dagoenari eragingo lieke.
Bigarren formulak (eraikuntza berria) Santoandiako udal orubeari eragingo lioke. Esku-hartze horien guztien helburua alokairuko etxebizitza soziala sustatzea izango litzateke, eta azken biak hirigune zaharreko gazteak emantzipatzeko izango lirateke. Dirua Na+ enpresak asfaltatzeko bideratutako partidatik lortuko litzateke (milioi 1).


Asfaltatze-partida horren aurka beste bi zuzenketa aurkeztu dira:

• Hirugarrena, 100.000 eurokoa, Burgosko plazako irisgarritasuna eta erabilerak hobetzeko obrak gauzatzeko proiektua finantzatzeko.

• Eta, azkenik, laugarrena, Chinchilla kalea guztiz berrurbanizatzea litzateke, Alde
Zaharra, Ziudadela eta Iturrama auzoa oinezkoentzako lotzeko bide gisa. Proiektu honek
300.000 euroko balioa du, 100.000 euro asfaltatze partidatik hartuko lirateke, eta beste
200.000 Navarra Sumak Padre Moret oinezkoentzat moldatzeko aurreikusitako
partidatik.

“Logikoagoa da hiriaren ikuspegitik, ekialdea eta mendebaldearen arteko
oinezko konexioa bultzatzea eta ez Lehenengo Zabalgunea inguratzea”, argudiatu dute

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!