Pirinioei buruzko erakusketa zabaldu dute Sarasaten

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 10a, 13:01

Pirinioak Bizirik ingurugiroko Heziketarako sareak antolatu du PIRIBUS erakusketa.

"PIRIBUS, Viaje al corazón de los Pirineos" erakusketa ibiltariak Iruñea bisitatuko du gaur, maiatzak 10, astelehena, hasi eta hilaren 23ra arte, klima aldaketari eta biodibertsitateari buruzko jarduerak publiko guztientzat. Piriniotako bihotzera bidai honen helburua, mendikate honen DNA ezagutu, partekatu, erakutsi eta birmoldatzea da, biztanle, bisitari, gazte eta helduekin batera. "Inguru geografiko paregabea, kultur eta natura aniztasun gunea, gure ondare komuna dira", azaldu dute webgunean.

Interesa dutenek Sarasate pasealekuan jarritako erakusketa bisita dezakete astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara. Gainera, ingurumen-hezitzaileek bisita gidatuak eskaintzen dituzte ordutegi honetan. PIRIBUSen edukiak bost hizkuntzatan eskaintzen dira: espainiera, euskara, okzitaniera-aranera, katalana eta frantsesa.

Ekimen horretan Nafarroako Gobernuak parte hartzen du, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) sozietate publikoaren bidez, Pirinioetako bi aldeetako beste bost bazkiderekin batera: LPO Frantzia, Kataluniako Generalitatea, Fundació Catalunya la Pedrera, l 'Institut d' Estudis Andorrans CENMA eta SEO/Birdlife. PIRIBUS POCTEFA DNA Pyrénées mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren barruan dago.

Iruñera iristearekin batera, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, erakusketak bere jarduerari ekingo dio. Ondoren, Huescara iritsiko da, maiatzaren 25etik ekainaren 6ra, eta Bordelera, ekainaren 8tik abuztuaren 8ra. Handik, Pirinioetako beste herri batzuetatik jarraituko du bidea, 31 etapa bete arte.

Pirinioetako natura- eta kultura-ondarea

Erakusketa 72 m2-ko museo batean dago. 2019tik 2021era, ibilbideak 31 geltoki ditu: 3 Nafarroan, 3 Aragoin, 1 Andorran, 10 Katalunian eta 14 Frantzian. Iruñera egindako bisita honetaz gain, erakusketa Foru Erkidegoko beste leku batzuetan ere ikusi ahal izan da, Tuteran eta Bertizen, esaterako.

Natur zientzien eta giza zientzien bidez, bisitatzen duten pertsonek mugako mendi horien aniztasuna eta berezitasuna ezagut dezakete lau gune dekoratutan: geologia, paisaia, biodibertsitatea eta etnografia Pirinioetan. Gainera, erakusketa ikusten duten bitartean bisitariek edukiak elikatzea ahalbidetuko duten gailu interaktiboak egongo dira. Bildutako elementuekin argitalpenak egingo dira hainbat formatutan, eta Pirinioetako Lan Elkarteari (PLE) entregatutako espazio-denboraren kapsulan utziko dira; 2070ean irekiko da.

Gainera, ingurumenarekin lotutako hainbat erakundek eta taldek parte hartuko dute bi aste hauetan. Hala, berariazko animazio-programa bat prestatu da, hitzaldi, aurkezpen, ibilbide gidatu, mahai-inguru eta abarrekin, askotariko ekimenak eta ingurumen-proiektuak ezagutarazteko.

Proiektu hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du %65. Erakunde parte-hartzaileekin batera, hauek dira elkartutako finantzatzaileak: Frantziako Estatua (CGET-DREAL), Nafarroako Gobernua, Okzitania Eskualdea, Nouvelle Aquitaine Eskualdea, Jacetania Eskualdea eta Goi Grebileko Eskualdea.

Egitaraua

Maiatzak 10, astelehena. INAUGURAZIOA
12:00etan Piribus erakusketaren inaugurazioa.

Maiatzak 11, asteartea
17:00 - 19:00 Piribus ondoan NILSAko informazio tokia.

Maiatzak 12, asteazkena
18:00 - 20:00 IRUÑEKO BIODIBERTSITATEA
¿Ze fauna eta flora mota bizi omen da gure ingurunean?
Iruñeko udalaren 21 Agenda zerbitzua.

Maiatzak 13, osteguna
18:00 - 20:00 NATUR INTERPRETAZIO ZENTROAK
Aurkezpen tailerra.17:00 -19:00 Piribus ondoan NILSAko informazio tokia.

Maiatzak 14, ostirala
18:30 - 20:00 ZER EGITEN ARI GARA KLIMA-ALDAKETARI BURUZ?
Nafarroan eta Pirinioan Klima aldaketarekin lotuta garatutako proiektuen aurkezpena:
(PHENOCLIM, OPCC, NADAPTA, ADAPYR, KLINA, NaturClima…). Mahai ingurua.

Maiatzak 15, larunbata
11:00 -14:00 PYRENE ZAIN DUZU!
Familia tailerrak. Etorri, ezagutu, goza ezazu...
10:00 - 13:00 PIRINIOAK ETA ARGA IBAIA
Atarrabiako Pilategian bisita eta gero Arga ibilbidean zehar bisita interpretetiboa Iruñaraino.
Aldez aurretik izena eman behar da 619 404 894 telefonoan edo piribusnavarra@gmail.com
posta elektronikoan maiatzaren 12a baino lehen. Gehienezko kopurua 10 lagun.
Iruñerriko Mankomunitatearekin antolatutako jarduera.

Maiatzak 16, igandea
11:00 - 12:30 TAKONERAKO HEGAZTIAK
Hegaztiak identifikatzeko ateraldi gidatua, Takonerako lorategien zehar.
Topagunea: Piribus.
Gehienezko kopurua 12 lagun

Maiatzak 17, astelehena
18:00 - 20:00 INGURUMEN BOLUNTARIOTZA ETA HERRITARREN ZIENTZIA
Proiektuen aurkezpena. Aldaketa zure baitan dago.

Maiatzak 18, asteartea
18:00 - 20:00 KLIMA-ALDAKETAREN ONDORIOAK
Hitzaldia. Klima-aldatekaren ondorioak Piriniotan eta bertako sentikorretako ekosisteman.
REPLIM proiektuaren aurkezpena (NU).

Maiatzak 19, asteazkena
18:00 - 20:00 INGURUMEN INKLUSIBOA
“Nola erraztu ingurumen inklusiboa, desgaitasuna duten pertsonen
parte-hartzea ahalbidetuz”. CERMIN.

Maiatzak 22, larunbata
10:30 - 13:00 PIRINIOA, ETORKIZUNEKO LURRALDEA
“EKI.LIBRIO” dokumentalaren emanaldia eta Pirinioari buruzko mahai ingurua.
11:00 -14:00 PYRENE ZAIN DUZU!
Familia tailerrak. Etorri, ezagutu, goza ezazu...
10:00 - 13:00 PIRINIOAK ETA ARGA IBAIA
Atarrabiako San Andres errotan bisita gidatua eta gero Arga ibilbidean zehar
bisita interpretatiboa Iruñeraino.

Aldez aurretik izena eman behar da 619 404 894 telefonoan edo piribusnavarra@gmail.com
posta elektronikoan maiatzaren 19a baino lehen.
Gehienezko kopurua 10 lagun.
Iruñerriko Mankomunitatearekin antolatutako jarduera

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!