Udal haurren programaren "porrota" salatu dute Etxabakoitzeko bizilagunek

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 10a, 12:31
Argazkia: Ahotsa.info

Coworkids programaren kudeaketa "kezkagarria" dela salatu dute bizilagunek: "Ez da komunitarioa ezta prebentiboa. Auzoko bizilagunak, auzokoak eta familiak ez gara auzoan ezarri duzuen zentzugabekeria horrekin identifikatzen". 

"Auzoan bizitzen ari den errealitatea" azaldu nahi izan du Etxabakoitz Bizirik elkarteak, Coworkids programaren bi hilabeteko ibilbidearen ostean. Programa udalak jarri zuen martxan, eta auzoetako 8 prebentzio-taldeen lana ordezkatu du. "Gertaera objektiboekin, iragarritako porrota eta Etxabakoitz auzoko Coworkid-en gabeziak egiaztatu dira", azaldu dute.

Coworkids taldeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "ez du ez funtzionatzen ez funtzionatuko bizilagunak zauritutz jaio zelako, ez delako komunitarioa eta ez delako prebentiboa. Auzoko bizilagunak, auzokoak eta familiak ez gara auzoan ezarri duzuen zentzugabekeria horrekin identifikatzen". "Baina badirudi hau ez duzuela ulertu nahi", zehaztu dute. "Coworkid-a oinarri teknikorik gabeko kontsumo jardueren proposamena da, baina ez da prebentzio ekintza komunitarioa garatzeko balio duen egitura bat".

Lau adibide zehaztu dituzte "porrota" irudikatzeko. Lehenik eta behin, "coworkid-en jardueretan parte hartzea oso kezkagarria" dela adierazi dute: "Parte hartzea ia ez da existitzen, laguntza eskuetako hatzekin ematen baita". Azaldu dutenez bi zentro komunitario hartu ditu udalak programa garatzeko: "Bata egoitza gisa eta bestea arratsaldeetan jarduerak egiteko. Bigarren zentroa arratsaldero itxita dago, ez baitago parte-hartzailerik bertan planteatzen diren jardueretan".

Coworkids programak, bestalde, amaiera eman dio inauterien asteari Etxabakoitzen, eta bizilagunak kexu dira: "Ez dugu ulertzen jaiegun horietan auzoko neska-mutilek aukera gehiago behar dituztela".

Programatik familiei egiten zaizkien deien errepikapen eta maiztasuna ere kritikatu dute: "Presio desatsegina eragiten die familia horietako batzuei. Gogoratzen dugu edozein espaziotan parte hartzea aukeratzeko askatasunean oinarritutako eskubidea dela".

Amaitzeko taldeak zehaztu nahi izan du, programaren "porrotak" ez duela zer ikurisik "hondamendia justifikatzeko saldu nahi duten alegiazko boikot batekin". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!