Energia Xahutzearen Kontrako Ekintza taldeetan parte hartzea proposatzen die Iruñeko Udalak haurrei

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 9a, 17:04

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak sortutako gamifikazio tresna honek ikastetxeetan klima-aldaketaren aurka borrokatzeko proposamenak garatzeko aukera ematen du.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta, tresnari esker ikasleak ikaskuntza-esperientzian engaiatu daitezke, erronken, aurrerapen-mailen eta sarien bidez. Eskuragarri dago gaztelaniaz zein euskaraz eta joera zientifikoko estetika errealista dauka. Modu erakargarri zein berriztagarri horretan, lehen urratsa eman nahi da azturak aldarazteko bizitza jasangarriago eta berotegi-efektuko gasen isurpen gutxiagoko bizimodu baterantz jotzeko, ikasleei ikasteko erronka eginez jarrera horiek garatu ahal izateko ezagutza sortze aldera,

 

Parte hartzea bultzatzeko, Bideoa bat prestatu da, non erronka botatzen baitzaie ikasleei jardueretan parte har dezaten eta gonbidatzen baitzaie irakasleei eskatzera proiektu hau jorratzeko.

Udalak Iruñeko ikastetxeei ekimenean parte hartzea eskainiko die, hezkuntza-proiektu baten testuinguruan, eta tresna gainontzeko ikastetxeek libreki erabil dezaten utziko du.

 

Ikastetxeko energia-ohiturak ezagutu eta aldatzea

Energia Xahutzearen kontrako Ekintza Taldeak egiteko ikastetxean energiaren erabileraren inguruko ohiturak ezagutzeaz arduratuko diren taldeak sortuko dira, energia-diagnostikoa eginez.

Prestakuntza amaitutakoan, hezkuntza-komunitatean aztura-aldaketak eragiteko proposamen bat garatzeko gaitasuna izanen dute eta horrela ikastetxeko energia-aurrezkian eta -eraginkortasunean inpaktua sortzeko.

Gamifikazio-tresna, Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak diseinatua, ikasketa esanguratsua sustatzen du, ikasleek modu aktiboan parte har dezaten ikasgelan energiaren jatorria eta erabilera aztertzeko eta diagnostikatzeko gai izateko behar diren ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzen. Tresnak motibazioa, kontzentrazioa, hobetzeko grina, ahalegina, elkarlana eta talde-lana indartzen ditu.

Maila gainditzea erronkak bideoen eta fitxa-didaktikoen bidez betez

Jolasaren dinamika hiru maila irudikatzen dituzten moduluetan diseinatu da. Modulu bakoitzak edukiak eta jarduerak ditu, eta ikasleek arau eta kode batzuen bidez osatu behar dituzte jolasean aurrera egiteko. Horrela, ikasleak hurrengo jarduerak eta moduluak desblokeatzea lortuko du.

Lehen mailan, ‘Energia’, oinarrizko ezagutzak lortzen dira, 5 bideoz eta fitxa-didaktiko batez lagunduta, non ikasleek ikastetxean energiaren erabilera identifikatzen duten. Modulua proba kolektibo bat gaindituz amaitzen da. 2. mailan,’Energiaren kudeaketa’, energiaren kudeaketaren inguruan dauden arazoei eta balizko konponbideei helduko zaie. 3 jarduera eginen dira, horien artean, bi bideo ikustea eta munduko baliabide energetikoen inguruko fitxa bat egitea. Puntu horretan, ikasleak Energia Administrazioko Teknikari (EAT) bihurtuko dira.

Azkenik, ikastetxean Energia Xahutzearen kontrako Ekintza-plana helduko da eta erronka amaituko da hura webgunean argitaratzen denean. Horrela, parte hartu dutenak ‘Energia Xahutzearen kontrako Ekintza Talde’ bihurtzen dira.

Gamifikazio-tresna erabilera librekoa da eta energia-xahutzearen kontrako ekintza webgunearen laguntza du. Webguneak bi parte ditu: bata publikoa da, eta besteak sarrera murriztua dauka programan parte hartzen ari den ikasgela bakoitzarentzat. Hezkuntza-esperientzia honek 10 eta 20 eskola-ordu inguru iraun dezake. Izen-ematea egin ondoren, kodeekin batera, irakaslearendako gidaliburu bat emanen da eta bertan prozedura urratsez urrats azaltzen da. Guztira 8 bideo, 6 fitxa-didaktiko, ekintza-plana eta irakaslearen gida dira.

‘Energia Xahutzearen Kontrako Ekintza’ hezkuntza-proiektua

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak martxan jarriko du ‘Energia Xahutzearen kontrako Ekintza’ hezkuntza-proiektua, Iruñeko ikastetxeei zuzendua, gamifikazio-tresnaren erabileran oinarritua eta bi fasetan garatuko dena. Ikasturte honetan gamifikazio-tresnaren probatzea jarriko da martxan deialdi publiko baten bitartez aukeratutako ikastetxe pilotu batean. Aukeratutako ikastetxeak materialen ekarpen txiki bat jasoko du, parte hartu duten ikasleek ikastetxean eraginkortzat baloratu dituzten energia aurrezteko zenbait neurriri ekite aldera. Proba egin ondoren, beste deialdi publiko bat eginen da, 2021/2022ko ikasturtean proiektuan parte hartu nahi duten Iruñeko ikastetxeak aukeratzeko.

Aukeratutako ikastetxeek Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren jarraipena izanen dute, energia-aurrezkia eta ikastetxean energia-trantsiziorako hartuko diren neurriak ziurtatze aldera. Halaber, proiektuaren barruan, Udalak energia-trantsizio hori ikastetxeetan materialki errazteko konpromisoa hartuko du, horien energia-aurrezkia kontuan hartuta.

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren jarraipenaren pean parte hartzen duten ikastetxeez gain, tresnak aukera emanen du energiaren, klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren curriculum-edukiak landu nahi dituen edozein ikastetxek libreki erabiltzeko.

‘Go Green Iruña’ eta Stardust Europako proiektuaren barruan

Iruñeko Udalak ekimen horren bidez lanean jarraitu nahi du klima-aldaketaren kontrako borrokan eta hiria klima-ondorio eta -arriskuen aurrean egokitzeko prozesuan, 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako estrategia garatzen amaitzen ari denean. Estrategia ‘Go Green Iruña’ proiektuaren barruan kokatzen da, zeinak barne hartzen baititu hirian garatzen ari diren edo garatuko diren klima-aldaketaren kontrako ekimen guztiak eta datozen urteetako jarduketa-ildoak zehaztuko baititu.

Testuinguru horretan, Iruñeko Udalak Stardust proiektuan parte hartzen du; proiektu europarra da, xede duena energia-eraginkortasun orokorra areagotzea eta parte hartzen duten hirietako bizi-kalitatea hobetzea. Gamifikazio-tresna jarduketa-ildo bat da proiektu horren barruan eta Europar Batasuneko HORIZON 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren finantzazioa jaso du.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!