Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dute Iruñeko I. bertsopaper lehiaketa

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 29a, 13:31

Sari banaketa 2020ko azaroan 5ean egingo da, udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen duten Bertsoaroa zikloaren barruan.

Ekhi Rojo Rodriguezek, Beñat Astiz Isasik eta Saioa Alkaiza Guallarrek irabazi dituzte Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsolari Elkarteak antolatutako lehen bertso idatzien lehiaketako hiru kategorietako lehen sariak. Lehiaketara 24 lan aurkeztu ziren (2 A kategorian, 5 B kategorian eta 17 C kategorian).

A kategorian 2007an edo geroago jaiotakoek har zezaketen parte. 150 euroko kultura saria jaso duen Ekhi Rojorekin batera, bigarren saria jaso du Ibai Letona Garaikoetxeak, 100 euroko kultura saria. Ekhi Rojok 'Garai arraro hauetan' lana aurkeztu du, pandemia garaiak egunerokoan eragin dituen aldaketak gai hartuta.

B mailan, 2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), Beñat Astiz Isasi izan da lehena eta Bittori Elizalde Soto bigarrena eta hirugarrena. Lehen saria 350 eurokoa da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa. A kategorian bezala, pertsona bakoitzak hiru lan aurkez zitzakeen. Beñat Astizen 'Pieza akatsduna' lanarengatik jaso du sari, epaimahaiaren hitzetan, "bertso multzo sinesgarria eta tratamendu tematiko ona duena" izateagatik.

C kategoria 2002an edo lehenago jaiotakoei zuzenduta dago. Lehen saria 1.500 eurokoa da, bigarrena 1.000 eurokoa eta hirugarrena 500 eurokoa, hurrenez hurren, Saioa Alkaiza Guallarrek, Erika Lagoma Pombarrek eta Eneko Fernandez Martixalarrek eskuratu dute. 'Hiru pena mota 'k lehen saria eskuratu du, "egitura ausart eta original baten bidez hiru istorio aurkezten dituen pieza" delako, "hainbat gai modu sinesgarrian jorratzeko gaitasuna nabarmenduz".

Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatutako epaimahaia Nerea Bruñok, Arkaitz Goikoetxeak eta Sustrai Colinak osatu dute. Sari banaketa 2020ko azaroan 5 egingo da, Nafarroako Antzerki Eskolan, Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen duten Bertsoaroa zikloaren barruan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!