San Frantzisko ikastetxe publikoko familiek haurrek patioan maskara kendu ahal izateko eskatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 9a, 07:08

Haur hezkuntzako haurren gurasoek idatzi bat entregatu dute, 155 sinadurarekin. Kritikatu dute “gelan maskararik gabe egotea eta aire zabalean, berriz, erabili behar izatea".

Iruñeko San Frantzisko ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako A, G eta D ereduetako neska-mutilen familiek 155 sinadurek lagundutako idazki bat aurkeztu zuten atzo. Idazki horretan Osasun eta Hezkuntza sailei eskatu zieten "haur Hezkuntzako ikasleek jolas-denboran maskara nahitaez erabiltzea berriz azter dezatela, ikastetxeko patioan egiten denean".

Idatzian diotenez, ikasgeletara itzultzeko "beharrezko neurriak hartu behar dira hezkuntza-komunitatea ez kutsatzeko eta, aldi berean, eskolak ez eteteko, horrela hezkuntzarako eskubidea bermatzeko".

Hala ere, gogorarazi dute 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat maskararen erabilera berria dela, eta gaineratu dute "ikastetxeko espazio komunetan erabilera doitua" iruditzen zaiela. "Baina, bere adina dela eta, uste dugu ez luketela eraman behar".

Familia horiek lau arrazoi eman dituzte, haurren aisialdian maskara erabili beharra justifikatuta ez dagoela uste izateko. Lehenik eta behin, uste dute gelan, leku itxia denez eta, beraz, kontaktu-arrisku handiagoa duenez, ez badute eraman behar "ez dela ulergarria patioan egin behar izatea, aire zabalean".

Gainera, jolastokia gela bakoitzerako bi espaziotan banatuta dago eta elkarbizitzarako talde egonkorrak patioan errespetatzen dira, beste gelekin harremanik izan gabe. Hirugarrenik, honako hau argudiatzen dute: "Jolasa jolasteko garaia da, non haurrek korrika egiten duten, salto egiten duten, lurrera botatzen diren edo erortzen diren, eta etengabe maskara behar bezala jartzen ari diren". Azkenik, "Eskuak zikintzen dira eta maskara birkokatzea ez da batere higienikoa", gaineratu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!