Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Iruñeko Udalak konfinamenduaren garaiko hiriko memoria osatzen duten dokumentu grafikoak jarri ditu herritarren eskura. Hiriko kaleak eta plazak, bizilagunen jarduerak, bizitza naturala edota aisialdi kolektiboa, Udal Artxiboa jasotzen ari den argazki eta ikus-entzunezko artxiboetan islatzen dira, #Pamplonasequedaencasa2020 ekimenaren bidez. Material horiek, eta herritarrek datozen asteetan ematen dituztenak pandemian Iruñea nolakoa zen eta zer egiten zuen ez ahazteko eta etorkizuneko belaunaldiei pasarte historiko hau— konfinamendua zein deseskalatzea— nola bizitzen ari den azaltzeko balioko dute.
Iruñeko Fototekak bart gauean 148 erregistro gehiago jarri ditu eskuragarri, kasu honetan Covid-19 etiketarekin kontsultatu daitezkeenak (horietatik 31 multimedia artxiboak dira eta gainerakoak, 117, argazkiak).
Artxiboa eta iragana ez dira sinonimoak. Konfinamenduaren uneak mundu osora zabaldu dira gaur gauean, eta bilketaren ekimenak aktibo jarraituko du normaltasunaren berreskurapenaren xehetasunak ematen joateko.
Arazuri doktoreak ere maskara darama
Iruñeko Udal Artxiboan oraingoz jasotakoan islatzen diren gaiak oso zabalak eta hurbilak dira. Urtebetetze spakizunak, bizilagunen arteko elkarrizketak balkoitik balkoira edo txalo zaparradak osasun langileei. Baina baita gozogintzako arratsaldeak ere, kontakizun literario baten aurkezpena, maskarak edo haurrak egitea etxean eskolako lan gisa.
Hiri fisikoak, hutsik dauden kale eta plazek edo bizitza naturalaren berreskurapenak ere badu bere lekua, Mendilorri inguruan bere zabaletan paseatzen ari den antzararena bezalako irudiekin, Arazuri doktorearen estatua maskararekin…
Gai komunak dira, eta, aldi berean, dozenaka begirada desberdin, partaide izan ez direnentzako konfinamenduaren kontakizun grafiko bat eraikitzen laguntzen dutenak; artxiboen misio objektiboetako bat baita hori.
Parte hartu nahi duzu?
Hauek dira jarraibideak:
Argazkiak, .jpg formatuan, Archivomunicipal@pamplona.es helbide elektronikora bidali beharko dira, eta gaiaren tokian honakoa jarri: Pamplona20. Argazkiek gutxienez 300 ppp-ko bereizmena izan behar dute (sakelako telefonoen kamera ia guztiek gainditzen dute kalitate hori). Zuri-beltzean, koloretan edo editatuta bidal daitezke. Gaia konfinamendua eta deseskalada da, baina ikuspegia librea da. Argazkiak iruindarraren Fototekan sartuko dira.
Bideoek gai bera izan beharko dute, eta gehienez 60 segundokoak izan. WhatsApp bidez bidali beharko dira 606540019 telefono mugikorrera, eta Udal Artxiboko teknikariek kudeatuko dute telefono hori.
Argazki edo bideo bakoitzak data izan beharko du (data osoa), eta baita deskribapen labur bat ere. Deskribapen horretan egilearen izena eta harekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa zehaztu behar dira, baita egileari garrantzitsua iruditzen zaion materialarentzat eta informazioarentzat izan daitekeen izenburu bat ere: kalea edo lekua; agertzen diren pertsonen izena edo esanguratsua izan daitekeen beste edozein datu.
* Ekimenean parte hartzen duten pertsonek irudien erabilera Iruñeko Udalari uzte onartzen dute, eta erakundeari ahalmena ematen diote horiek behar bezala kudeatzeko, zaintzeko eta zabaltzeko beharrezkoak diren berariazko tratamendurako irizpideak ezartzeko.