Imanol Bengoetxeak bizitza osoan etxean gordeta izan zituen berrehun artelan ikusgai jarri dituzte Ziudadelan

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 5a, 09:24
(Iruñeko Udala)

Imanol Bengoetxea, Andoainen jaiotako eta Barasoainen bizi izandako artista ezezagun bat izan zen, eta balio handiko obra artistiko bat sortu zuen arren, etxeko sotoan gordeta mantendu zuen 1994ean zendu arte.

Astelehenetik zabalik daude Iruñeko Udalak Ziudadelan dituen erakusketa guztiak, eta atzo aurkeztu zuten Imanol Bengoetxea artistaren lanen erakusketa. 

Imanol Bengoetxea, Andoainen jaiotako eta Barasoainen bizi izandako artista ezezagun bat izan zen, eta balio handiko obra artistiko bat sortu zuen arren, etxeko sotoan gordeta mantendu zuen 1994ean zendu arte. Sortzailea, berritzailea eta bizia, ez zuen prestakuntza artistiko arauturik jaso, baina bere kabuz ikasi eta sortu zuen bizitza osoan. 700 pieza inguru ondu zituen, eta duela urte batzuk bere familiak horiek aztertzea eta argitara ateratzea erabaki zuen. 

Orain, lan horietako 210 ikusgai jarri dituzte Ziudadelako Mistoen pabilioian; tartean pinturak, marrazkiak, eskulturak eta bestelako objektuak.

Erakusketa egin ahal izateko, familiak ikerketa bat garatu du Silvia Sadaba komisarioaren laguntzarekin. Izan ere, hasieratik jakin zuten gordeta zutena margolari autodidakta baten lanetatik harago zihoala; eta, hain zuzen, ikerketaren ondorioa izan da artistak nortasun handia zuela, artearen historia ezagutzen zuela eta bere garaiko iturrietatik edaten zuela, baina bere emozioak eta ikuspegiak adierazteko berezko hizkuntza bat garatu zuela.

Bengoetxearen izaera sendoa islatu ziren ezaugarri espresionista eta sinboliko sendoak zituen obra batean. Kolorea, keinua eta materia dira protagonistak. Giza irudiaren bitartez, ere barne unibertsoa islatzen zuen.

210 margolan, marrazki, eskultura eta objektu

Erabilitako eta berak fabrikatutako euskarriei dagokienez, erakusketa 210 lan bildu dituzte, tartean margolanak (134), marrazkiak (32), eskulturak (31) eta esku hartu zuen objektuak (37). Ez dituzte sartu berak familiaren etxebizitzarako diseinatu eta eraiki zituen altzariak.

Mistoen pabiloiko lehen solairua aukeratu dute erakusketarako, aretoaren ezaugarriengatik, eta, neurri batean, Bengoetxeatarren familiaren etxeko txoko batzuk erreproduzitu dituzte. Artistak etxeko sotoa bere gotorleku eta babesleku partikular bihurtu zuen, bere lanak harri bernizatuz forratutako hormetan jarri zituelako.

Imanol Bengoetxea sei seme-alabetatik zaharrena izan zen. Gurasoek eraikuntzako familia enpresa bat zuten, eta horrek bizimodu eroso samarra izatea ahalbidetu zien, harik eta enpresak bizi izan zuen krisiak Barasoainen berriro hastera behartu zituen arte. Imanolek, orduan 13 urte zituenak, erabateko aldaketa jasan zuen bere bizimoduan, eta denborarekin uko egin behar izan zien bere asmo sakonenei, hala nola unibertsitate ikasketei.

Bere prestakuntza artistikoa ia erabat autodidakta izan zen, eta behaketan, eskuliburuen irakurketan, intuizio propioan eta etengabeko praktikan oinarritu zen, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik 1994an hil zen arte, 31 urterekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!