Civivox sarea ekoizpen propioko Internet bidezko programazioa eskaintzen hasi da

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 5a, 10:36

Ikusgai dago jada familiarekin sukaldean aritzeko tailer bat, eta gaur, 11:00etan, konfinamenduaren arintzerako emozionalki prestatzeko hitzaldia eskainiko dute. 

Iruñeko Civivox sareak bere ohiko prestatzaile eta kolaboratzaileek sortutako ekoizpen propioko Internet bidezko jardueren programazioa eskainiko du aste honetatik aurrera.

Modu horretara, civivoxek publiko mota guztientzako proposamenak eskaintzen jarraitu nahi dute, baina, egoerak hala behartuta. Webgunearen bidez, diseinu berri batekin eta hiriko ekitaldi kulturalak aurkezteko modu berritu batekin.

Civivox sareak hainbat jarduera proposatuko ditu egunotan: Done Jakue bidera bisita birtuala, ipuin kontalaria txotxongiloekin, zinemari buruzko zuzeneko solasaldia, familiako zientzia tailerra… Era berean, ikastaro batzuk jarriko ditu abian, sarearen dibulgazio helburuekin jarraituz, hala nola musika garaikidekoa edota jarduera fisikokoa. Gainera, herritarrek parte hartu ahal izango dute hiriko argazki memoria auzoz auzo berreskuratzeko deialdi irekian.

Tutoretza edo zuzeneko hitzaldi guztiak civivoxen webgunean argitaratuko dute, eta programatutako egun guztietan egongo da eskuragarri, iragartzen den ordutik aurrera. Tutorialen bidez bideoan ematen diren tailer edo ekitaldietarako sarbidea zenbait egunez aktibatuta egongo da, eta zuzenean ematen diren jarduerak, berriz, jarduerak irauten duen bitartean mantenduko dira. Zuzeneko horiek Zoom plataformaren bidez egingo dira.

Lehen tailerrak, martxan

Martxan da dagoeneko familiarekin sukaldean aritzeko tailer bat, Helena Osesen eskutik. Errezeta jakin bat, erraza eta dibertigarria, prestatu behar da, eta behin eginda, argazki bat parteka daiteke participacion@redcivivox.es helbidean.

Gaur, asteartea, goizeko 11:00etatik aurrera, Nola prestatu emozionalki eta pertsonalki konfinamenduaren arintzerako: beldurraren eta desioaren artean hitzaldia izango da. Bertan, emozioak zer diren eta egungo alarma eta deseskala egoeran zer sentiarazten diguten azalduko du Patricia Diez psikologoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!