Iruñeko udal liburutegien online plataformek eta kontsulta telematikoek martxan jarraitzen dute

Euskalerria Irratia 2020ko api. 3a, 12:22

Nahiz eta egoitza fisikoak itxita eduki, udal liburutegiek lanean jarraitzen dute plataforma digitalen bidez, eta erabiltzaileen zalantzak eta galderak posta elektronikoz argitzen dituzte.

Koronabirusaren pandemia dela eta, udal liburutegiek kanpoko postontziak itxi behar izan dituzte mailegatutako liburuak jasotzeko, eta dokumentuak itzultzeko epea apirilaren 15era arte luzatu dute, gutxienez. Baina bi zerbitzu horien gaineko afekzioak beren funts bibliografikoak eta kultura-baliabideak eskuratzeko beste aukera batzuekin konpontzen saiatzen ari dira.

Baliabide nagusia Nafarroako Liburutegi Publikoen Zerbitzuko plataforma digitalea da: eBiblio Navarra (https://navarra.ebiblio.es. Internet bidez liburu elektronikoak irakurtzeko aukera ematen duen tresna da. Plataforma horren bidez, erabiltzaileek liburuen katalogo digitalerako sarbidea dute, eta formatu digitalean (ePUB eta pdf) irakurri nahi dituenak maileguan har ditzake, ordenagailuan, tabletean edo eBook-en irakurgailu batean. Eskuragarri dauden liburuen katalogoak askotariko gaiak biltzen ditu, helduei eta haurrei zuzendutakoak, bai eta euskarazko liburuen aukeraketa bat ere.

Horiek eskuratzeko nahikoa da Nafarroako liburutegi publikoetako txartela izatea. Halako txartelik ez duten pertsonek, osasun-krisi larriaren ondorioz salbuespen gisa, hiru hilabeteko txartel birtual bat eska dezakete, mailegu-zerbitzu hori erabili ahal izateko.

Liburuen plataforma digital horri Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako beste batzuk gehitu behar zaizkio: eMagazine eta eFlim. Zerbitzu horietan nahikoa da sisteman sartzea liburutegietako erabiltzaile-txartelaren zenbakia eta pasahitza sartuz. Pasahitza gogoratzen ez dutenek San Frantzisko Liburutegi Publikoarekin jar daitezke harremanetan, biblisfr@navarra.es. bidez.

Udal liburutegiak konfinamendu garaietan kulturaren eta irakurketaren erreferente bihurtu nahi dute, euren alea ekarriz, urruntze aste hauek eramangarriagoak izan daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!