Martxoan Lezkairuko auzo-unitate berria jarriko dute martxan, Jose Vila ikastetxe zaharrean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 7a, 12:57

Otsailaren 17an, Arrosadia auzoko unitatea irekiko dute, eta 24an, Donibane auzoko unitatea, instalazioetan egindako berrikuntzen ondoren.

Iruñeko Udalak martxoaren 2an irekiko du hiriko hamahirugarren auzo unitatea. Lezkairuko Auzo Unitatea izango da, eta Jose Vila ikastetxeea zenaren eraikinean kokatuko dute. Lehen mailako arretako ohiko lau programak eskainiko ditu auzo unitate guztietan. Otsail honetan, Milagrosa eta San Joan auzoetako unitateak ere irekiko dituzte, hilaren 17an eta 24an, hurrenez hurren, euren egoitzetan egindako obren ondoren.

Maria Caballero Gizarte Zerbitzuetako, Gizarte Ekintzako eta Kiroletako zinegotzi delegatuak eta Olivia Elizari Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak prentsaurrekoan azaldu dutenez, Lezkairu auzoko unitate berri horren beharra dago herritarren eskura dauden baliabideen estaldura hobetzeko. Bi auzoak, orain arte, Arrosadiko unitatearen mende zeuden, eta, beraz, itxaronaldiak ziren, bertan zegoen populazio handia zela eta. Irekiera horrekin, auzo-unitateen sarea zabaldu egiten da, egungo 12etatik 13ra, zerbitzu publikoen estaldura ematen zaio Lezkairuri, eta gizarte-zerbitzuak ere hurbiltzen zaizkie Santa María la Real auzoko bizilagunei, adineko pertsonen profila dutenak.

Sei kontratazio auzo unitate berriari erantzuteko

Lezkairu auzoko unitate berrian arreta eta lana emateko, profil profesional desberdinak dituzten sei pertsona kontratatuko ditu Iruñeko Udalak (administrariak, gizarteratze teknikariak, gizarte langileak.). Langile horiek kontratatzeko inbertsioa ia 220.000 eurokoa da, eta %50ean finantzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko foru dekretuaren bidez.

Lezkairu auzoko unitate berria kokatuko den espazioaren egokitzapena Udalaren beraren Enplegu Sozial Babestuaren hainbat lanek gauzatu zuten. Lanak duela hilabete batzuk egin ziren; izan ere, joan den urritik, egoitza horiek Arrosadia auzoko unitatea hartu dute behin-behinean, Irati Ibaia kaleko egoitza eraberritzeko lanak amaitu diren arte. Espazioaren egokitzapenak, ordura arte Jose Vila zaharrean zegoen Catalina de Oscáriz Arte Eskolak hartzen zuena, 20.000 euroko gastua ekarri zuen. Obra horretan, hamaika bulego indibidual sortu ziren erabiltzaileei arreta emateko, bai eta harrera- eta bilera-gela batzuk ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!