Led-ez argiztatutako Iruñeko lehen zebrabidea ezarri dute Antso Azkarra etorbidean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 6a, 10:40

Antso Azkarra etorbideko zebrabidea (Argazkia: Iruñeko Udala)

Led argiz argiztaturiko oinezkoentzako pasabidea Antso Azkarra etorbidean dago, 21. zenbakiaren parean. Oinezkoen harrapaketa kopurua murriztea du xede. 2019an Iruñean 150 oinezko harrapatu zituzten.

Zebrabide argitsua proba pilotua da, 2020-2022 Bide Segurtasuneko Planaren barruan gauzaturikoa. Teknologia berriek hiri barruko bideetan harrapaketak bezalako arazoei aurre egiteko duten potentziala aztetru nahi dute. Betiere udalak ohar baten bitatrez azaldu duenez.

Hala, 2019an, Iruñean 150 pertsona harrapatu zituzten autoek. Horien artean 28k zauri larriak pairatu zituzten. 115 arin zauritu ziren.

Sistema berria oinezkoen pasabidearen sarreran bi aldeetan jarritako pertsona detektagailu batean datza. Norbait sumatzen duenean, lurrean margotutako oinezkoen pasabideko marra zuri horizontalen muturretan txertatutako led argi-ilarak aktibatzen ditu.

Horrela, oinezkoen pasabidearen ikuspena handitzen da, bai oinezkoentzat bai hurbiltzen diren ibilgailuentzat. Gainera, oinezkoen pasabideko seinale bertikalak ere led argiekin argiztatzen dira pasabidearen ondoan.

Oinezkoen pasabidearen argiztapena argiteria publikoaren sarera konektatuta dago; beraz, sare hori dagoen une berean aktibatzen da, iluntzen ari denean eta ikuspena jaisten ari dela sumatzen denean.

Led argiak zoruko argi batzuetan sartuta daude, eta ez dute inolako arazorik sortzen, ezta oztoporik ere, argi horiek zeharkatzen dituzten ibilgailuentzat.

Udalak aurten zehar beste oinezkoentzako pasabide bat jartzeko asmoa du, led bidez argiztatua baina beste teknologia batekin, ziurrenik Gaztelu Gibelaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!