Sorburua historiaurrean duen zuhaitz-espezie batek ordezkatuko du Gaztelu Gibelean eroritako makal zuria

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 24a, 08:44
Gaztelu Gibelean jarri duten ginkgo gaztea (Argazkia: Iruñeko Udala).

Ginkgo txiki batek ordezkatuko du makal zuri (populus alba) handia.

2018ko otsailean, Gaztelu Gibelaren eta Pio XII etorbidearen arteko elkarguneko makal zuri handia erori egin zen, haren sustraien egoera txarra zela kausa. Zuhaitza, hiriko toki ikusgarri batean kokatua, Haizeen Arrosaren ondoan eta Singular Eraikinaren parean, hutsik zegoen ordutik. Orain, Iruñeko Udaleko Parke, Lorategi eta Eremu Berdeen Zerbitzuak erabaki du gune horretan zuhaitz berezi bat jartzea: ginko bat. Espezie horren ale gutxi daude hirian: 400, besterik ez. Hartara, espezie hori hiriko espazio publiko osoan 60.000 zuhaitzen multzoaren% 0,6 baino ez da.

Ginkgoa hosto erorkorreko zuhaitz ertaina da, adar lodi eta zurrunak dituena eta 35 metroko altuera har dezakeena. Hostoak, berde argiak, oso bereziak dira, eta abaniko itxura dute. Espeziea sexu desberdinekoa da aleen arabera, eta oso bizi luzekoa; izan ere, 2.500 urtetik gorako ale batzuk aurkitu dira. Giro hezea behar du hazi ahal izateko. Gaur egungo Japonian jatorria du, eta 'fosil biziduntzat' jotzen den zuhaitza da, historiaurrean datatutako espeziea baita.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!