Eremu urdina auzo guztietara zabaldu nahi du Maiak

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 23a, 16:00

Auzoen arteko muga-efektua saihestu nahi du Iruñeko Udalak aztertzen ari den neurriarekin.

Iruñeko Udala aztertzen ari da aparkaldi mugatua duen gunea, gune urdina esaten zaiona, hiri osora zabaltzeko aukera. Neurriak auzoen arteko muga-efektua saihestea du helburu.

Gaur egun, aparkaldi mugatuko eremua hiriko 17 auzoetatik bederatzitan dago ezarrita: alde Zaharra, i eta II. Zabalgunea, Azpilagaña, Arrosadia, Iturrama, Ermitagaña-Mendebaldea, Donibane eta Arrotxapea. Gainera, aparkaldi mugatua dago RENFEren geltokitik gertu, Ospitalean eta Etxabakoitzen.

Mugikortasun Batzordean Arrotxapean araututako aparkatzeko gunea ezartzeko lehen hiru egunei buruzko datuak eman ondoren, araututako aparkalekua hiri osora zabaltzeko aukera aztertuko duen azterketa idazten ari direla jakinarazi dute.

Neurri hori disuasio-aparkalekuak zabaltzearen eta egungoen segurtasun-baldintzak hobetzearen eskutik joango litzateke, Udalak datozen hiru urteetarako (2020-2022) onartu eta gaur Mugikortasun Batzordeari aurkeztutako Bide Segurtasuneko Plan berrian jasotzen den bezala. Zehazki, Etxabakoitz, Arrosadia-Azpilagaña inguruan, Mendillorri-Lezkairun, PA-33 errepidetik Irueñara datozenentzat; eta Buztintxuri-Arrotxapea inguruan, A-15 errepidetik datozenentzat disuasio-aparkaleku berriak aurreikusten dira.

Mendebaldean, Azpilagañan, Arrosadian eta Trinitarioetan dauden disuasio-aparkalekuetan argiteria publikoa eta kamerak jartzea aurreikusten du planak, gune horien segurtasuna hobetzeko. Gainera, erabilera kontrolatzea planteatzen da, eremu horietan etengabe aparkatuta dauden ibilgailuentzat ordainketa-sistema bat ezarriz. Ildo horretatik, doakoa izaten jarraituko dute egunean zehar beren jardueretarako disuasio-aparkaleku gisa erabiltzen dituztenentzat, baina gaua igarotzen duten ibilgailuek kuota bat ordaindu beharko dute, adibidez, euro 1ekoa bigarren egunerako, eta gero eta gehiago jarraian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!