Finantzaz bezainbatean Jasangarriak diren 2019ko inbertsioei lotuta dago esku-hartze hau, nahiz eta lanak 2020rako utzi, zio teknikoak zein eguraldikoak direla-bide eta lan-jarduketa zuzena bermatzeko (batez ere hormigoia ongi egiteko, hots, ondu, proiektatu eta leuntzeko). Zuinketatik aurrera 105 eguneko epea dute ezarrita.
Hasierako ideiaren arabera, guztiz berrituko dituzte Antoniutti parkeko skatepark-eko errodadura-gainazala, metalezko babesak eta osagai guztiak; ‘corners’ direlako bi arrapala berri eraikiko dituzte eta badaudenak eraldatuko; horrez gain, erdiko piramidea aldatuko dute, eta bi zintarri atxikiko zaizkio, goian bata eta behean bestea. Ekialdeko eta mendebaldeko hormak ere eraitsiko dituzte, eta jolas-gune berriak altxatuko.
Lanetan, bihurgune guztien gainazalean esku hartuko dute: eskuz zulatuko dituzte zimurtasun handiagoa eta, hortaz, itsaspen hobea erdiesteko. Halaber, eremu osoa segurtasun- edo irristaketa-barandaz inguratuko da, eta 4 estolda-zulo ordeztuko dituzte xafla zulatuak jarriz, euri-urak hobeki bideratze aldera.
Eraberritze-proiektu hau Daniel Yábar arkitektoak idatzi zuen, I. Zabalgunearen, Alde Zaharraren eta Donibaneren artean dagoen 114 m2-ko instalazio honetarako. Hiri-kiroleko (skateboard, bmx, roller edo scooter) gune hau duela bi hamarkada baino gehiago eraiki zuten, hormigoiez. Erdi lurperatutako ontzi, bihurgune eta arrakalen gainazalak denboraren joana eta erabilpena nabaritu ditu, egun zuloak ditu, zatitxoak erortzen zaizkio, eta horrek erabiltzaileei istripuak eragin diezazkieke. Hiri erdian dagoen kirol-aisialdiko osagai honekin batera, honen inguruan, abiadura-irristaketako 429 m-ko pista dago, udaberrian zeharo eraberritu zutena.