'Sexting'- aren kalte eta arriskuei buruzko sentsibilizazio kanpaina eginen du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 30a, 08:10

"Sexting" a beste pertsona baten informazio intimoa duten testu-mezu, argazki edo bideoen erabilera desegokia  da, xantaia edo pertsona horren baimeneik gabe elkarbanatutako edukiak.

Herritarren Gaietarako Batzordeak aho batez onartu du adierazpen bat, zeinaren bidez erabakitzen baita "erakunde eskudunei eskatzea ekintza eraginkorrak bultza ditzatela 'sexting' -a geldiarazteko" eta praktika horren kalteei eta ondorio penalei buruzko "informazio- eta kontzientziazio-estrategia bat" garatzea.

EH Bilduren udal taldeak aurkeztu du jatorrizko adierazpena, eta bi puntu ditu. Lehenengoan erabaki da "erakunde eskudunei eskatzea ekintza eraginkorrak bultza ditzatela 'sextinga' geldiarazteko, eta genero-indarkeriaren aurkako erakundeen jarduketen artean sartzea Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren eskaera, edozein sare sozialetatik berehala kentzeko salatutako eraso baten esparruan lortutako eduki sexual, intimo edo iraingarria".

Bigarren puntuak honako akordio hau jasotzen du: "Berdintasunaren eta Herritarren Segurtasunaren arloek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Gizarte Gaietako sailekin, Nafarroako Emakumearen Institutuarekin eta mugimendu feministarekin lankidetzan eta koordinatuta, herritarrei zuzendutako informazio- eta kontzientziazio-estrategia espezifiko bat garatzea, aniztasun osoan, ekintza horien kalte eta ondorio penalei buruz ohartaraziz".

Adierazpen horri hirugarren puntua gehitu zaio, Nafarroa Sumak aurkeztuta. Bertan jasotzen denez, informazio- eta kontzientziazio-estrategia hori "berdintasun Arloak garatuko du, arloak egokitzat jotzen dituen organo eta erakundeekin lankidetzan eta koordinatuta".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!