“Zoom Lésbico” argazki erakusketak zablduko du jaialdia Kondestable jauregian. Urriaren 27rarte iksugai izanen da emakume lesbianen eguneroko islatu nahi duen exposaketa honek. Arratsaldeko 19:00etan Anna Boluda zinemagilearen “Diversidad familiar: homo baby boom & nada que esconder” dokumentala ikusteko aukera izanen da. Horren bukaeran, Boluda berarekin eta Pili Miqueo sexologarekin solasaldia antolatu dute Kondestablen. Sarrera librea da.
Ostiralean Les Fen jaialdia Iturramara ailegatuko da. “Rosaura” antzezlana eskeiniko du Inverso konpainiak. Calderon de la Barca-ren “La vida es sueño” lanaren adaptazioa Paula Rodriguezek eta Sandra Arpak, kasu honetan Rosaura-ren ikuspegitik kontatuta. Saioa, dantza garaikidearen emanaldi batekin itxitiko da. Sarrera 3 eurotan, Iturramako Civiboxean eros daiteke.
Larunbatean poesia eta musika emanaldia eskeiniko du Bandadako Marian Ruizek. Idazle eta poeta lesbianen lanak izanen ditu ahotan, besteak beste Elvira Sastre, Gloria Fuertes, Alejandra Pizarnik edo Silvia Plath-en lerroak entzun ahalko dira.
Les Fen jaialdiak datorren asteburuan izanen du bigarren partea. Urriaren 25ean. Kamikaz Kolektiboak, “Kafka” antzezlana eskeiniko du Iturramako Civiboxean. Euskarazko emanaldia izanen da, non 2049.urtean girotutako amodio istorio futurista kontatuko duten. Egun berean, erlazio lesbikoak eta emozioei buruzko mintegia antolatu dute Paula Alcaide psikologoaren eskutik.
Jaialdiaren bukaera Arantxa Etxeberriaren “Carmen y Lola” filmak jarriko du. Erlazio lesbiko baten istoria kontatzen du ekoizpenak, mundu atzerakoian jaio den erlazioa. Bi emakume ijitoak dira protagonistak eta beren amodioa eta kulturaren artean aukeratu behar izatea da pelikularen haria. Bi Goya sari jaso zituen Etxeberriaren filme honek. Emankizuna bukatzean, solasaldia antolatu dute Arantxa Etxeberria zuzendariarekin, Kondestablen bertan.