Musika eta zientzia ardatz harturik, kontzertu, lantegi eta aurkezpenak, NAK Jaialdian

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 28a, 14:34

Jaialdiaren bosgarren edizioak hamar estreinaldi erabateko eta Nafarroan aurrenekoz emanen diren 25 emanalditik gora hartzen ditu barne, adibidez, kontzertu berezia Planetarioan.

2019ko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak musika eta zientzia proposatzen du ardatz tematiko gisa bosgarren edizio honetan. Lantegi, aurkezpen eta kontzertu didaktikoz osatutako diziplina askotariko programa irailaren 6tik 28ra eginen da, eta horri buruzko xehetasun guztien berri gaur eman dute, prentsaurrekoan, María García Barberena Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak, Yolanda Campos zuzendari artistikoak, Javier Fernández Valdivielso Nafarroako Kutxa Fundaziokoak eta Ignacio Fernández Galindo eta Uxue Roncal jaialdia bultzatzen duen Garaikideak elkarteko musikariek.

Hasieratik bilatutako helburuak indartu nahirik, 2019ko NAK jaialdiak hamar estreinaldi erabateko eskainiko ditu (musikako bost eta bideo-sorkuntzako beste bost), eta Nafarroan lehen aldiz eginen diren hogeita bost emanaldi baino gehiago, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Katalunia, Madril, Aragoi, Frantzia, Argentina, AEB, Alemania, Errusia zein Hungariako konpositoreen lanak, alegia. Edizio honetan elkar arituko dira ehun bat artista, musikari, bideosortzaileak eta zientzia-dibulgatzaile.

Musika eta zientzia dira jaialdiaren ardatz tematikoak, eta hori horrela, hainbat proposamen aurkeztuko dira, sorkuntza eta interpretazioaren ikuspegitik jorratuko dutenak zer nolako harreman mota dagoen abangoardiako musikaren, diziplina zientifiko ezberdinen –fisika akustikoa, matematikak, astronomia, astrofisika– eta zentzumen-pertzepzioari lotutako bestelako fenomenoen artean, sinestesiaren artean adibidez. Horrela, dibulgazioa eta musika-interpretazioa txandakatu eta batuko ditu, espezializatu gabeko ikusleei erakusteko musika eta zientziaren artean dagoen lotura estua.

Aurreko edizioetan bezala, jaialdiak bultzada emanen die kultura-, arte- eta gizarte-entitate ezberdinen arteko sinergiei, gune musikal eta estetikoak ez ezik gizarteratzeko tokiak sustatuz. Programazioa leku hauetan garatuko da: Kondestable Civivoxa, Baluarte, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Civican, CTL FP Imagen y Sonido eta Planetarioa. Programa osoa kontsultatzeko, sarrerak erosteko eta lantegietan izena emateko, jo webgune honetara: https://nakfestival.com.

Irailak 6

  • Kontzertu didaktikoa. George Crumben Makrokosmos. Astronomia. Fabio Álvarez. Kondestable Civivoxa. 20:00. Sarrera librea

Irailak 7

  • Kontzertu didaktikoa. Izarren estela. Matematika. Neoperkusioa. Aurkezlea: Xabier Armendáriz. • Baluarte. Harresiaren aretoa. 20:00. Sarrerak: 10 euro (https://nakfestival.com/)

Irailak 12

  • Lantegia. Saxofoirako ezohiko teknikak. Sergio Eslavak emana. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa. 16:00 – 17:30. Izen-ematea: https://nakfestival.com/ 
  • Kontzertu didaktikoa. Musika sinestesikoa. Sinestesia. Miren Karmele Gómez eta Alicia Torrea. Civican-Nafarroako Kutxa fundazioa. Auditoriuma. 20:00. Sarrera librea, gonbidapena aurretik hartuta.

Irailak 13

  • Kontzertu didaktikoa. Uhin soinudunak. Musika-akustika. Santiago Martínez Abad eta Julián Elvira. Kondestable Civivoxa. 20:00. Sarrera librea

Irailak 14 eta 15

  • Lantegia. Hardware musikala. Befaco elkarteak emana. CTL FP Imagen y Sonido. 9:00 – 14:00 eta 16:00 – 18:00. Izen-ematea: https://nakfestival.com/

Irailak 14

  • Kontzertu didaktikoa. Kosmos 3.0. Espazioaren hotsak. Astrofisika. Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroa. Aurkezlea: Javier Armentia. Bideosorkuntzak. Martín Etxauri, Sandra Vallejo eta Acrónica ekoizpen-etxea. Iruñeko Planetarioa. 20:00. Sarrerak: 10 euro (https://nakfestival.com/)

Irailak 28

  • Lantegia. Elkarrekin sortzen. Alicia Griffithsek emana. Civican-Nafarroako Kutxa fundazioa. 11:00 – 13:30. Izen-ematea: https://nakfestival.com/

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!