32 gazte sarituak izan dira Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatur Lehiaketan, horietako 12 euskarazko kategorian

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 2a, 12:22

11 neska eta mutil bat izan dira sarituak euskarazko kategorian. Haietako bi, Ainhoa Urmenetak eta Mikele dela Hozek haien lanez hitz egin digute.  

Iruñeko Udalaren XXIX. Gazteendako Literatur Lehiaketako irabazleek sariak jaso zituzten ekainaren 26an. Edizio honetan 133 lan aurkeztu dira narrazio laburraren zein olerkiaren modalitateetan, gaztelaniaz eta euskaraz, adinaren arabera banatutako bi multzotan: 14tik 16ra eta 17tik 18ra.

Lehiaketan 73 narrazio labur (66 gaztelaniaz eta 7 euskaraz) eta 60 olerki (41 gaztelaniaz eta 19 euskaraz) aurkeztu dira. Gaia librea zen eta lehiaketa bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta zegoen.

Diplomak, guztira 8.000 euro jotzen duten diru-sariak, Iruñeari buruzko liburu bat eta lanen argitalpena izan dira emaniko sariak.

 

Egile saridunak, euskarazko modalitatean

OLERKIA

LEHEN SARIAK: Ainhoa Andueza San Miguelen Ziurra ziurgabe denean eta Maider Moreno Campainsen Noizbait

BIGARREN SARIAK: Mikele López de la Hozen Mira eta Uxue García Uriaquere Bakardade mezua

HIRUGARREN SARIAK: Aitana Corretgeren Txori txiki txuria eta Amaiur López Martínez Maindireen artean

LEHEN ACCESITAK: Julen García Uriaqueren Amilduz eta Eider Barandiaran Gallegoren Amodiozko edozein gutun bat gehiago

NARRAZIO LABURRA

LEHEN SARIAK: Izaro Caballero Gómezen Bizipenak eta Ainhoa Urmeneta Olmedoren Bakarra

BIGARREN SARIAK: Mikele López de la Hozen Zenbaki bat besterik ez? eta Nora García Sánchezen Arduragabekio batengatik

 

Mikele de la Hoz eta Ainhoa Urmeneta gurean izan dira hizlari.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!