Iruñeko Udalak 133 lan jaso ditu, guztira, Gazteendako XXIX. Literatur Lehiaketarako, iaz baino bederatzi gehiago. Zehazki, 78 narrazio labur (66 gaztelaniaz eta 12 euskaraz) eta 55 olerki (41 gaztelaniaz eta 14 euskaraz) aurkeztu dira. 20 saridun daude (hiru golardo eta bi accesit kategoria bakoitzeko).
Irati Muguerzak eta Lide Almirantearenak olerkigintzan jaso dituzte lehen sariak, Arriesgar eta Sentidos sin sentido lanengatik, hurrenez hurren. Narrazio laburreko modalitatean, Oihane García Ripodasek –Érase una vez lo que nunca fue lanagatik– eta Eider Barandiaranek –Entre dos aguas lanagatik– lortu dituzte sari gorenak. Irabazle bakoitzak 500 euro jasoko ditu, literaturan erakutsitako trebeziaren ordain. Gainontzeko saridunei 250 eta 100 euro bitarteko kopuruak banatuko zaizkie, guztira 8.000 euro jo arte.
Udalak urtero egiten du lehiaketarako deia, eta bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Oinarrietan bi modalitate jasotzen ziren (narrazio laburra eta olerkia), eta bi kategoria, parte-hartzaileen adinaren arabera (14 eta 16 urte bitartekoak eta 17 zein 18 urtekoak); eta bai gaztelaniaz bai euskaraz aurkeztu ahal ziren. Lanen gaia librea zen, jatorrizkoak izan behar zuten, eta bat baino gehiago aurkeztu ahal zen modalitate bakoitzeko.
Estatistika apur bat
Ohikoa denez, edizio honetan, olerki baino narrazio labur gehiago egoteko joera mantendu da (78 testu 55 olerkiren aldean). Guztira, 14 eta 16 urte bitarteko gazteen kategorian 46 narrazio labur jaso dira gaztelaniaz eta 4 euskaraz; eta 17 zein 18 urtekoen kategorian, 20 eta 8, hurrenez hurren. Olerkiari dagokionez, 14 eta 16 urte bitartekoen kategorian 25 jaso dira gaztelaniaz, eta 11 euskaraz; 17 eta 18 urtekoen kategorian, aldiz, gaztelaniaz 16 eta euskaraz 3.
Adin-tarteen arabera, lehiaketako gazteenek aurkeztu dituzte lan gehien: guztizkoaren % 64,6 (50 narrazio-lan eta 36 olerki-lan, bi hizkuntzetakoak batuta). Gainontzekoa –% 35,4– 17 eta 18 urteko gazteek erregistratu dituzte.
Azkenik, hizkuntzen araberako banakapenaren ikuspuntutik, euskara 2,6 puntuz igo da, aurreko edizioaren aldean. Aurkeztutako 133 lanen % 80,5 gaztelaniaz aurkeztu dira; baina euskarazko jatorrizkoak % 19,5 izan dira, eta horrek esan nahi du hizkuntza honetako jatorrizkoetan igoera egon dela; izan ere, iaz, lehiaketa berean, euskaraz aurkeztutako lanak guztizkoaren % 16,9 izan ziren.
Egile saridunak
OLERKIA
- LEHEN SARIAK: Irati Muguerza Castejónen Arriesgar eta Lide Almirantearena Pérezen Sentidos sin sentido
- BIGARREN SARIAK: Jimena Arraiza Casadoren No queremos que nadie se entere eta Ana Cía Lapeñaren Introspección
- HIRUGARREN SARIAK: Leire Lafuente Duqueren Arder en lágrimas eta Uxue García Uriaqueren Rendición
- LEHEN ACCESITAK: Carlos Soria Elizalderen Soneto a San Fermín eta Codés María Sanz Gonzálezen Estaciones
- BIGARREN ACCESITAK: Luis Martínez Gómizen ¡No bastan! eta Pello Ruiz Ericeren Apología del cambio
NARRAZIO LABURRA
- LEHEN SARIAK: Oihane García Rípodasen Érase una vez lo que nunca fue eta Eider Barandiaran Gallegoren Entre dos aguas
- BIGARREN SARIAK: Moisés Grijalba San Juliánen Tercera parte del ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha eta Adrián Gil Korilisen Apariencias, fuente de engaño, fuente de sorpresa
- HIRUGARREN SARIAK: Enara Eza Arrutiren 180 eta Juan Turiel Mirandaren Culpabilidad
- LEHEN ACCESITAK: Josu Lecea Casajúsen La reunión de los ilustrados navarros eta Garazi San Martín Solanoren Tic tac, tic tac
- BIGARREN ACCESITAK: Axel Espinosa Albénizen El bosque no olvida eta Fátima Díaz Basalloren Tabla de salvamento