'Ecozine' nazioarteko ingurumen zinemaldia martxan da

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 14a, 07:44

Zinemarik konprometituenari tartea eskainiko diote egunotan Iruñean. Hiru film luze dokumental emanen dituzte eta beste bost film labur. Golem Baiona zinematokietan ikusi daitezke pelikulak. 

Ecozine, zinema eta ingurumeneko nazioarteko jaialdia da. Aurten ere, eta bigarren urtez segidan, maiatzaren 13tik 16ra Iruñean tartea eskainiko diote. Hiru film luze dokumental eskaintzen ari dira eta ostegunean, hilaren 16an, film laburren txanda iritsiko da. 

Maiatzak 14, 20:00etan Golem Baiona zinematokian: Le geographe et lîle izeneko filma eskainiko dute. Energia nuklearraren kontrako borroka bat islatzen du dokumentalak. 

Maiatzak 15, 20:00etan Golem Baiona zinematokian: Activist film luzea eskainiko dute. Riikka Karppinen 15 urteko neska zen Anglo Americak nikel eta kobre metakinak topatu zituenean bere herrixkan, Finlandiako iparraldean, Zirkulu Polarretik gertu. Mendeko aurkikuntzarik garrantzitsuena izendatu zuten. Baina mineralak Rikkaren herriaren azpian daude, babespean dagoen itsas paduren erreserba batean. 

Maiatzak 16, 20:00etan Golem Baionako zinematokietan: Film laburren programa. Bost emanen dituzte guztira: 

1. Birthplace: Lurralde ezinhobe batera iristen den gizon baten istorio sinbolikoa da, baina, ordain gisara, kutsatuta dago bertako ozeanoa. 

2. El Arca en Ruedas: Cholula milurteko hiri bat da, eta bere hiri-hedapen jarraitua landakoaren eta hirikoaren arteko muga gero eta gehiago lausatzen ari da. 

3. Plantae: Oihanaren sakonean zuhaitz handi bat mozten denean naturaren erantzun ezusteko bat jasotzen dugu. 

4. Thermostat: Dianek ez du gehiago ezikusiarena egin familiako afariaren gainean sabaiatik erortzen ari den ur-ihesaren aurrean. 

5. 592 metroz goiti: Nafar pirinioaren magaletan, Itoizko urtegia eraikitzearen ondorioz zazpi herri eta hiru erreserba natural urpean geratu ziren. Lur zerrenda soil bat, 592 metroko kotan. Kotaren azpian, ura; gainean, bizitza aurrera doa. 

IRUÑEA / PAMPLONA

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!