2030eko Iruñea irudikatzen

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 26a, 12:12

Iruñeko Udalak 20 bilera antolatu ditu Iruña 2030 Plan Estartegikoa diseinatzeko. 200 lagun inguru bildu dira, hiriaren etorkizuna irudikatu eta diseinatzeko. Haiekin batera, udal taldeak, Nafarroako Gobernua, Mankomunitatea eta bi unibertsitateetako ordezkariak ere ari dira lanean.

Pamplona-Iruña 2030 Hiri Plan Estrategikoa prestatzeko prozesuaren barruko diagnostiko-fasean aurrera ari da Udala. Otsail eta martxoan egin diren lantaldeen bilera eta gazteekiko berariazko lantegien bidez, sakonean aztertu dira aurrez antzemandako gai estrategikoak, hartara ikuspegi orokor bat izateko hiriaren etorkizuna norantz doan jakite aldera.

Aurreko fasean antzeman ziren hamar gai estrategikoak honako hauek izan ziren: Iruña metropoli-hiri polizentrikoa izan dadin; kudeaketa publiko berritzailea eta eraginkorra; I+G+b eta adimen-espezializazioaren alde egitea; hurbileko merkataritza-eredu berria; nazioartekotzea eta eredu turistiko jasangarria; sormen-kultura eta -industria; etxebizitza, hiri-oreka eta paisaia; kolektibo zaurgarrien gizarteratzea, kultur aniztasuna, elkarbizitza eta bizi-kalitatea; mugikortasunaren paradigma aldatzea; eta trantsizio ekologikoa. Guztira, 204 lagunek parte hartu dute lantalde eta lantegietan. Horietako 106 emakumeak ziren, eta 98, gizonak, hau da, parte-hartzaileen % 52 emakumeak izan dira, eta % 48, gizonak.

Gauzatzen ari den azterketaren jomuga da hiria barnetik zein kanpotik ikertzea, xede harturik Iruñeko ahulguneak eta indarguneak antzematea, bai eta datozen urteotan ager daitezkeen aukerak eta mehatxuak ere. Iruña inguruko beste hiri batzuekin alderatu eta zenbait adierazleren bidez kokatu ez ezik, hainbat eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalekiko partaidetza-lana lehenetsi da, eta herritarrekikoa ere bai. Hori horrela, lantalde eta lantegiak egin dira topagune desberdinetan, non sektorearen eta lurraldearen dimentsioak uztartu baitira, eta gazteen ikuspegia txertatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!