Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzuak (SMAM) iaz 594 kasu artatu zituen. Horietatik 254 berriak izan ziren eta 340 dagoenko zabalik zeuden espedienteenak. Kasu berrien zenbatekoak behera egin du %15,6 2017an 300 kudeatu baizituzten baina aldi berean handitu egin dira aurreko urteetan espedientea zabaldu eta oraindik ere hor dirautenena %13,2. 2018an jasotako kasu berrien artean gehienak emakumeak dira 248 kasu eta 6 gizonezkoenak.
Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzuak 1.990 norbanakorentzako arreta eskaini zuen 2017an baino %1,7 guxtiago, 2.023 izan baitziren urte hartan. Arreta horien artean gehienak 1.012 arreta soziala behar zuten; 702 kasutan arreta psikologikoa behar zuten eta 276 kasutan laguntza juridikoa.
Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzua bigarren mailako arretarako gunea da Iruñeko Udalaren Gizarte Ekintzaren barruan kudeatzen dena. Espezializatutako zerbitzua eskaintzen du eta arreta integralera dago bideratua. Genero indarkeria pairatu duten edo arriskuan dauden emakumeei ematen die zerbitzua. Zuzenean jo daiteke zerbitzu horretara edo auzoetako unitateek bideratzen ahal dute bertara.
Profila: 30 eta 39 urte arteko emakumearena
Iruñean bizi dira Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzura joaten direnen %98,4. Kasu berrien artean %62 Arrosadiatik, Arrotxapetik, Sanduzelaitik eta Txantreatik iritsi dira. Heren bat baino gehiago 30 eta 39 urte arteko emakumeak dira, erdiak ezkongabeak. %56,3ak ez du lanik egiten eta %30k du kontratu iraunkor bat.