Argia aldizkariaren 100 urteen ospakizuna, Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 13a, 08:06

Argazkiak Argia.eus webgunetik hartuak.

Otsailaren 23an eginen du Argiak lehen urteurren ospakizuna Iruñean Jatorrira Bidaia izenarekin. Gerora Euskal Herriko hiriburu hainbatetan ere izanen da. 

Euskarazko komunikazio proiektu batek lehen aldiz 100 urte bete ditu. 1919an sortu zuten Zeruko Argia Kaputxinoek, Iruñean. ARGIA komunikabidearen jatorrietako bat da Zeruko Argia. Edukiz eta formaz oso dira ezberdinak, baina funtsa bera dute: euskara hutsean komunikatzea, eta Euskal Herri osoarentzat

 

Mendeurrena ospatzeArgia Eguna, 1992an Oiartzunen. (Argazkia: Juan Joxe Petrikorena / ARGIAren artxiboa)ko lehen aparteko ekintza “jatorrira bidaia” moduko bat izango da. Kaputxinoen komentuan elkartu, eta Iruñean barna ibilbidea egingo dugu, bidean gai hauei buruzko jakin-gaiak aletuz: Euskara eta batasun nazionala Iruñeko historian.

JATORRIRA BIDAIA, EGITARAUA:
Eguna: otsailak 23, larunbata.
- 11:00etan elkartu Kaputxinoen Komentuan (Errotazar 22)
- Iruñean barna ibilaldia
- 12:30ean Alde Zaharrean GINKANA tematikoa
- 14:30ean Zaldiko Maldiko elkartean oturuntza

 

Martxoa: Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen grebari buruzko liburuaren aurkezpena. Bilbo. Zaintzako profesionalak diren emakumeen mahai-ingurua.

Apirila: Kataluniako independentzia prozesua zertan da? Gasteiz. Directa hedabideko Jesus Rodriguezen hitzaldia.

Maiatza: hitzaldi zikloa. Donostia:
-Koldo Izagirre (ARGIA Modernitatera nola sartu zen),
-Elixabete Garmendia (euskal kazetaritzaren historia),
-Antton Olariaga eta Joseba Larratxe (hitzaldi ilustratua),
-Joxe Mari Ostolaza , Josu Landa eta Malores Etxeberria ("Enpeñatzia ez bada libre" errezitala),
-Pello Zubiria eta Xabier Letona (internet...).
Egun pasa, anfibio bila. Doneztebe, maiatzean hau ere. Iñaki Sanz biologoak gidatuta.

Ekaina: Bilboko kale-saltzaileen Mbolo kooperatibaren sortzailearen bizitzari buruzko liburuaren aurkezpena. Bilbo.
Liburu azoka Lapurdin.

Iraila: ARGIAn inoiz kolaboratu dutenen bazkaria. Araba Errioxa.

100 urteko paisaian barrena ibilaldi gidatua. Jakoba Errekondoren eskutik.

Urria: ARGIA Jendearen festa eta 'ARGIAk 100 urte' liburuaren aurkezpena. Gipuzkoa.
Euskarabildua jardunaldiak urrian baita ere, Iametzak antolatuta. Gipuzkoa.

Abendua: ARGIA digitalizatuaren aurkezpena. Bilbo. Euskararen Egunean.
Durangoko Azoka berezia. Durango.


URTEAN ZEHAR ARGITARATUKO DIREN KAZETARITZA EDUKI BEREZIAK
- Astero, astekariarekin batera, portada historiko baten lamina banatzen du ARGIAk, atzealdean Koldo Izagirreren testuek osatuta.
- Bi astekari berezi argitaratuko ditugu: urteko lehena izan zen bata, eta urteko azken zenbakia izango da beste berezia.
- Dokumentala osatu dugu ARGIAren historia azaltzen duena, eta beste bat ari gara prestatzen ARGIA gaur egun zer den azaltzen duena.
- Urrian aurkeztuko dugu ARGIAren Mendeurrena baliatuz osatzen ari garen liburua, Gorka Bereziartuak idatzia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!