Nafarroako Gobernuak oharra argitaratu du Ondarearen Zerbitzuko teknikoek Marques de Rozalejo eraikina ikertu ondoren.
Datu hori kezkagarritzat jo zen, obrak medio bertan daudenak arriskuan jartzeko aukera baitzegoen eta higiezinean babestutako elementuetan eta/edo alboko eraikinetan kalteak eragin.
Hori dela-eta, urtarrilaren 2an, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiari baimen judiziala eskatu zioten (bertan jarraitzen dute 2181/2017 Delitu Arinen gaineko epaiketa) eraikinean sartzeko Foruzaingoko agenteak nahiz Ondare Zerbitzuak izendatutako teknikariak, auzotarrek emandako informazioak egiazkoak ziren ala ez egiaztatzeko; hau da, barruan obra-motaren bat egiten ari zirela, eta, hala behar izanez gero, egiten ari litezkeen obra horien irismena eta ondorioak zehazteko.
Aipatu Epaitegiak emandako Autoaren bitartez, Rozalejoko Markesaren barrura sartzeko baimena eman zitzaien Ikerketa Kriminaleko Arloko eta Foruzaingoko Informazio Dibisioko agenteei, Ondare Zerbitzuak izendatutako teknikariekin batera, eskatutakoa ikuskatzearren, eta arrisku horiek kentzeko edo subsidiarioki gutxiagotzeko beharrezko neurriak hartzeko asmoarekin. Halaber, Autoan esaten zen Nafarroako Gobernuak behar bezalako prebentzio pertsonalak eta materialak hartu behar zituela, betearazteko neurri horiek denboran zehar mantentzea bermatzearren.
"Gaur goizean eraikinera sartu dira, eta bertan ez zegoen inor"
Teknikariek txostena egin dute, eta honi gehitu zaio kopia. Txostena dagoeneko aurkeztu dute 4. Instrukzio Epaitegian, eta Iruñeko Udaleko alkateari ere igorri diote.
Une honetan, teknikariak higiezinaren egoera aztertzeko ikuskapen zehatzagoa egiten ari dira, eta horren emaitzaren eta dagozkien jardueren berri emango dute.