Eztabaida guneak, hausnarketarako espazioak eta jardunbide egokietan sakontzeko jardunaldiak izanen dira Iruñeko Udalak antolatutakoak. Indarkeria sexista heldu, analizatu, prebenitu eta horiekin amaitzeko bideak zeintzuk diren aztertzea izanen da jardunaldien erronka. Hiru ardatz nagusitan eginen dute lan: komunikazio alorrean; zuzenbidea eta ikerketan. Horrez gain, bost zutabe nagusi izanen dituzte jardunaldiek.
Iruñeko Udalak hartutako konpromisoan beste urrats bat egiteko asmoz, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak identifikatu eta hauen aurka borrokatzearen alde, Indarkeria Sexistei buruzko Nazioarteko Biltzarra antolatu da, eztabaida-gune bat sortu eta indarkeria hori desagerrarazteko jardunbide egokietan sakondu dezagun.
Hauek izango dira Biltzarreko hausnarketa- eta azterketa-ardatzak:
- Indarkeria sexista berriro kontzeptualizatzeko lan egitea, bereizitako hiru arlo hauetan: arlo judizialean, komunikabideen arloan eta ikerketa-arloan.
- Emakumeen aurkako indarkeria-kasuetan elkarri lotzen zaizkion faktoreak aztertzea.
- Profesionalei marko teorikoa ematea, emakumeen aurkako askotariko indarkerien konplexutasuna aintzat hartu eta azterketa-tresna berriak sortuko dituena.
- Prebentzioa oztopatzen duten gabeziak eta ahuleziak antzematea.
- Hainbat estrategia eta esperientzia ezagutaraztea.
Urriaren 18tik 20ra izanen dira jardunaldiak Baluarte jauregian. Arratsaldez eta goizez eginen dituzte. Informazio guztia www.congresoviolenciassexistas.com webgunean aurki daiteke, eta jardunaldi horietan parte hartu nahi izanez gero izen eman behar da leku berean ere.
Adituak izanen dira Iruñean
Gogoan izan beharko dugu biltzar honen xedea dela ikuspegi zein ekimen andana dimentsionatzea eta parte-hartzaileei eztabaidan zein ekintzan eragile aktiboak izateko gonbita egitea. Feminismotik eta konpromisotik. Iruñetik eta Estatuko hainbat lekutatik. Gazatik, Mexikora. Zubiak eraikiz eta itunak ehunduz, inongo emakumerik edo haurrik ez dezan indarkeria-egoerei aurre egiten jarraitu behar emakume izate hutsagatik.