2018/06/07 20:30

Kontzertua

Alboka taldearen kontzertua

Alboka taldearen kontzertua
Erraldoien Txokoa, Iruñea

 

Alboka taldearen kontzertua – Lurra, ur, haize- Erraldoien txokoan.

Alboka 1994an jaio zen musika tradizionala modu instrumental hutsean interpretatzeko helburuarekin. Gitarra, mandolina, akor- deoi, alboka eta gaitak euskal kantutegietatik hartutako melodiekin nahastea berrikuntza izan zen euskal folkaren panoraman, ohikoagoak baitziren ahotsekin egindako lanak. Ia 25 urteko ibilbide honetan 5 disko grabatu dituzte eta Europako folk-jaialdi nagusietan aritu dira. Bitan proposatu dituzte Arte eta Zientzien Akademiaren Musikaren Sarietarako, eta FolkWorld aldizkari alemanak Albokaren diskoak aukeratu ditu Europako onenen artean. Lurra, ur, haize taldearen azken lanean 17 pieza jasotzen dira, dantza eta erromantze tradizionalak estilo eta izaera originaleko konposizioekin tartekatuta, Albokaren ohiko estiloan.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2018. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 17tik ekainaren 28ra. 20:30ean. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!