Lluis Llach kantariak ‘La revolta permanent’ filma aurkeztuko du Golem Baionan

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 27a, 12:28

‘Sanfermines 78 Gogoan’ ekimenak antolatutako ‘Inpunitatearen aurkako irudiak’ zinema zikloan izanen da 19.30ean. Berarekin Jauma Roures filmearen ekoizlea ere egonen da.

Martxoaren 13an “Inpunitatearen aurkako irudiak” zinema zikloa hasi zen, munduko zenbait tokitan mobilizazio baketsuen aurka izandako esku-hartze polizialei buruzko filmen sorta, zein izugarrizko sarraskiak izan baitziren. Lehendabiziko filmak, Derryn (Iparraldeko Irlanda), 1972an suertatutako gertaeretan du oinarri. Bertan, soldadu britainiarrek tiroka deuseztatu zuten manifestazio baketsu bat. Bigarrenak 1968ko urriaren 2an, Tlatelolcoko plazan (Mexiko DF) eragindako triskantza kontatzen du, Armadak planifikatutako triskantza, gizarte eta ikasleen mugimendua deuseztatzeko. Eta hirugarrenak 1976ko martxoaren 3ko gertaerak ditu mintzagai.

Martxoaren 27, 19:30ean, Golem Baiona

La revolta permanent 
(Lluís Danés, 2006)

Filma Lluis Llach musikariaren oroitzapen autobiografikoen barnako ibilbidea da. Bertan, 1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, izan ziren gertaeretako irudiak eta protagonisten lekukotasunak biltzen dira, egun hartan 5 langile hil eta ehun baino gehiago zauriturik suertatu baitziren Asisko San Frantzisko elizan egiten ari zen asanblada batean poliziak esku hartu ondoren. Gau hartan bertan, amorruak bultzaturik, Llachek “Campanades a morts” konposatu zuen, urte haietako abesti enblematikoenetakoa izan zena. Hauxe da abesti baten istorioa, idatzi zuen pertsonaren erretratua eta iradoki zuten gertaeren kronika. Ahanzturaren aurkako errebolta etengabearen aldeko oihua eta galdaketa.
Aurkezleak:
Lluís Llach i Grande. Kataluniako abeslaria. Pelikularen protagonista.
Jaume Roures Llop, pelikularen ekoizlea, eta “Las cloacas de Interior” filmaren zuzendaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!