2017/11/22 19:00

Hitzaldia

Juantxo Madariaga: XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako euskararen egoera

Juantxo Madariaga: XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako euskararen egoera
Nafarroako Artxiboa, Iruñea

Juantxo Madariaga historialariak XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako euskararen egoerari buruz hitz egingo du Nafarroako Artxiboan  

19:00etan izango da eta euskaraz emango da, aldibereko gaztelaniazko itzulpenarekin

 

Juan Madariaga historialari eta irakasleak hitzaldi bat emango du bihar, asteazkena, azaroak 22, 19:00etan, XVII., XVIII. eta XIX. mendeko euskararen egoerari buruz. "NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea" erakusketaren hirugarren hitzaldia izango da eta euskaraz emango da, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.

Unibertsitate Konplutentsean lizentziatuta, Madariagak (Madril, 1949) doktoregoa atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Oñatiko haranean heriotzaren aurrean hartutako jarrerei buruz. Hortik aurrera gizarte, kultura eta pentsamoldeen arloan ikertu du. Duela gutxi hizkuntzak euskal imajinarioan duen eginkizunari buruz ikertu du.

Hainbat argitalpen egin ditu aldizkari espezializatuetan eta lan kolektiboetan. Bere azken argitalpenak euskararen ingurukoak izan dira: euskararen aldekoen eta aurkakoen antologia bat, ingelesez argitaratutakoa 2006an Nevadako Unibertsitatearen eskutik (AEB) eta gizartearen eta euskararen azterlan bat XVII. eta XVIII. mendeetan, 2014. urtean Euskaltzaindiak argitaratutakoak.

Ia hiru hamarkadetan irakasle gisa aritu zen UNEDen (Bergaran), eta zentro horretako zuzendaria ere izan zen. 2000. urtetik Historia Garaikideko irakasle titularra da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Euskal Ikasketen unibertsitateko graduondoko espezialistaren zuzendaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, UNEDekin eta Euskaltzaindiarekin batera emandakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!